
Familien Planaren baldintza orokorrak 2023/03/01etik aurrera.
EROSKI, S. COOP. enpresak, IFK F20033361 duenak eta helbidea San Agustin Auzoan duenak, z/g, 48230, Elorrio, Bizkaia (aurrerantzean, EROSKI ere bai), abian dauka Familiak 0.12 Kolektiboa, Eroski Club izeneko (aurrerantzean, CLUBA ere bai) fidelizazio-programaren osagarri gisa. Kolektiboa familia-eremuko azken kontsumitzaileei soilik dago zuzenduta eta, horren arabera, bazkideek bere produktu eta zerbitzuen edo hirugarrenen produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa eta/edo eskaintzak jaso ditzakete; promozio desberdinen onuradun izan daitezke eta horietan parte har dezakete eta Travel Club Programaren abantaila orokorrez (EROSKI horren babeslea da) zein Dual programaren (EROSKI-Travel Club) abantaila espezifikoez goza dezakete. Izan ere, programa honen arabera, abantaila espezifiko horiek eskain diezazkiokete bai EROSKIk, bai Travel Clubek.
CLUBaren osagarri gisa, EROSKIk “Familiak 0.12 Plana” izeneko kidetza-programa sortu du (aurrerantzean, “Kolektiboa”). EROSKI Club txartel baten titularrak diren pertsona fisikoek soilik eta esklusiboki eskatu ahalko dute Kolektiboko kide izateko; horrez gain, erregistratuta egon behar dira www.eroski.es webgunean eta, Kolektiboko kide izateko eskatzen dutenean, gutxienez, 12 urtetik beherako seme edo alaba bat edukitzearen nahitaezko betekizuna bete behar dute.
Kolektiboko kideek aipatutako betekizuna betetzeari uzten diotenean (seme/alaba guztiek 12 urte baino gehiago dituztelako), Kolektiboko kide izateari utziko diote eta, horrenbestez, horrek eskainitako abantailen aplikaziorako eskubidea galduko dute. Aipatutako mugarria betetzerakoan, automatikoki emango da kolektiboko baja.
Beren-beregi baztertzen da baldintza orokor hauen aplikazioa Gibraltarren bizi diren bezero/bazkideentzat.
0.12 Kolektiboko kide izatearen abantailez gozatzeko, alta-inprimakia bete behar da webgunearen bidez (www.eroski.es/familias012/), Baldintza Orokor hauek onartuz.
Kolektiboko kide izatearen abantaila bazkide-tipologia bakoitzaren arabera aldatuko da:
– EROSKI Clubeko bazkideek % 2ko deskontua izango dute 150 € baino gehiagoko erosketengatik.
Lortutako deskontua EROSKI Club txartelaren titularraren diru-zorroko saldoan sartuko da, deskontua eragin duten erosketak egin diren hilabetearen hurrengo hilabetearen 10etik aurrera.
Deskontua aplikatzeko beharrezkoa den 150 euro baino gehiagoko erosketa zenbatzeko, EROSKIn hilabete batean egindako erosketa guztiak hartuko dira kontuan, honakoak baztertuz: elektronikako online denda, elektroetxea eta atsedena, Eroski Bidaiak, esperientzia-paketeak, birkarga telefonikoak, e-pay txartelak (aurreordainketa), errebelatu digitala, berme-luzapena promozio-zigiluak trukatzeko kanpainetan erositako produktuei
Produktuak itzultzen badira eta, horrela, hilabeteko erosketaren azken zenbatekoa % 2ko deskontua lortzeko beharrezkoak diren 150 eurokoa edo gutxiagokoa bada, Kolektiboko kideak, hilabete horretan, aipatutako abantailaz gozatzeko eskubidea galduko du, horretarako beharrezkoak diren betekizunak ez betetzeagatik.
– EROSKI clubeko urrezko txartela duten bazkideek EROSKIk Kolektiboko kideei une bakoitzean zuzentzen dizkien abantailak, zozketak eta sariak jasoko dituzte (% 2ko deskontua izan ezik, hori EROSKI Club ez-urrezkoei soilik aplikatuko zaie).
Kolektiboko kide izatearen ondorioz eskainitako abantailak zuzenduta daude familien eguneroko erabilerako eta/edo kontsumoko produktuak (kontsumo komertzialak berariaz baztertuz) erosten laguntzera; hori egin ahalko dute “Familiak 0.12 Plana” kolektiboko kideen txartelen titularrek eta produktuak Eroskin erosi beharko dira.
Honako hau baldintza orokorren haustetzat hartuko da: azken kontsumitzaile batek familia-eremuan izan ohi duen jokabidearekin edo erabilerarekin zer ikusirik ez duen beste edozein erabilera edo jokabide edo iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera edo jokabide kolektiboko kidearengandik eta/edo Kolektibora atxikitako txartel gehigarrien jabeengandik zein kolektiboarekin lotutako deskontuen, eskaintzen eta, oro har, edozein promozioren onuradunengandik. Baldintza orokorrak haustekotan, EROSKIk Kolektiboaren onuren kautelazko blokeoa egingo du (onurak eta/edo abantailak nola lortu edo trukatu ziren argitu arte) edo Kolektiboaren baja emango du behin betiko. Era berean, EROSKIk edozein pertsonak kolektiboan alta ematea aurka dezake egoera hauetan: aurretiaz CLUBaren baldintzak urratu baditu eta/edo kalteak edo galerak eragin badizkio EROSKIri eta/edo EROSKI Taldeko beste edozein sozietateri eta/edo zorrak baditu horietako edozeinekin. Titularra behartuta dago, ahalik eta eperik laburrenean, txartelaren galera edo lapurreta jakinaraztera Bezeroari Arreta Emateko 944 943 444 telefonoan edo EROSKIren edozein zentrotan.
Gehienez ere, titular bakoitzak 300 euroko deskontuak lortu ahal izango ditu hilean, kolektiboko kide izateagatik.
Era berean, % 2ko deskontua ezin zaie honako hauei metatu: (i) kolektiboren bateko kide izateagatik adostutako akordioen ondorioz lortutako bestelako deskontuak (Elkarteak; Federazioak; Fundazioak, Enpresak; Entitateak; Flotak edo antzekoak), eta/edo (ii) EROSKIk bateraezintzat ezartzen dituen bestelako kolektibo batzuetako kide izateagatik jasotako beste edozein deskontu. Deskontu horiek ezingo dira kolektiboko kide izateagatik jasotako deskontuekin PILATU. Kolektiboa familia-eremuko azken kontsumitzaileei onurak eta abantailak eskaintzera bideratuta dagoen arren, EROSKIk eskubidea du kolektiboko kidetza mugatzeko edo ezeztatzeko, baldin eta detektatzen badu kontsumoa familia-eremukoa ez den azken kontsumitzaile baten jarduerari dagokiola.
Familiak 0.12 Kolektiboari hauek aplikatzen zaizkio: 1.- Dokumentu honetan jasotako Baldintza Orokorrak; 2.- Horietan jasota ez dagoen guztiari dagokionez, EROSKI Club Programaren Baldintza Orokorrak (dokumentu honen baldintzak aurkatzen dituen horretan izan ezik); 3.- Travel Cluben baldintza orokorrak. EROSKI Club Programaren zein Travel Cluben baldintza orokorrak berariaz onartu egin zenituen CLUBean alta ematerakoan.
DATUEN BABESA
Kolektibora atxikitako kideek kide izateko eskatutako betekizunak benetan betetzen dituztela egiaztatze aldera, EROSKIk familia-liburua aurkezteko eska diezaieke.
Familiak Planaren irismenean, datuak Eroski Cluben Babes Politikaren arabera tratatuko dira. Horren inguruko informazio guztia Baldintza Orokorren 10. puntuan eskura daiteke, zehazki, esteka honen bidez: www.eroski.es/condiciones-generales/.
EROSKIk baldintza hauek eguneratzeko eta/edo aldatzeko eskubidea du, edozein unetan, bere webgunean aurretiaz jakinarazi ostean.
0·12 Familien Planeko baldintza orokorrak, 2022/03/01etik 2023/02/28ra aplikagarriak.
EROSKI, S. COOP. enpresak, IFK F20033361 duenak eta helbidea San Agustin Auzoan duenak, z/g, 48230, Elorrio, Bizkaia (aurrerantzean, EROSKI ere bai), abian dauka Familiak 0.12 Kolektiboa, Eroski Club izeneko (aurrerantzean, CLUBA ere bai) fidelizazio-programaren osagarri gisa. Kolektiboa familia-eremuko azken kontsumitzaileei soilik dago zuzenduta eta, horren arabera, bazkideek bere produktu eta zerbitzuen edo hirugarrenen produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa eta/edo eskaintzak jaso ditzakete; promozio desberdinen onuradun izan daitezke eta horietan parte har dezakete eta Travel Club Programaren abantaila orokorrez (EROSKI horren babeslea da) zein Dual programaren (EROSKI-Travel Club) abantaila espezifikoez goza dezakete. Izan ere, programa honen arabera, abantaila espezifiko horiek eskain diezazkiokete bai EROSKIk, bai Travel Clubek.
CLUBaren osagarri gisa, EROSKIk “Familiak 0.12 Plana” izeneko kidetza-programa sortu du (aurrerantzean, “Kolektiboa”). EROSKI Club txartel baten titularrak diren pertsona fisikoek soilik eta esklusiboki eskatu ahalko dute Kolektiboko kide izateko; horrez gain, erregistratuta egon behar dira www.eroski.es webgunean eta, Kolektiboko kide izateko eskatzen dutenean, gutxienez, 12 urtetik beherako seme edo alaba bat edukitzearen nahitaezko betekizuna bete behar dute.
Kolektiboko kideek aipatutako betekizuna betetzeari uzten diotenean (seme/alaba guztiek 12 urte baino gehiago dituztelako), Kolektiboko kide izateari utziko diote eta, horrenbestez, horrek eskainitako abantailen aplikaziorako eskubidea galduko dute. Aipatutako mugarria betetzerakoan, automatikoki emango da kolektiboko baja.
Beren-beregi baztertzen da baldintza orokor hauen aplikazioa Gibraltarren bizi diren bezero/bazkideentzat.
0.12 Kolektiboko kide izatearen abantailez gozatzeko, alta-inprimakia bete behar da webgunearen bidez (www.eroski.es/familias012/), Baldintza Orokor hauek onartuz.
Kolektiboko kide izatearen abantaila bazkide-tipologia bakoitzaren arabera aldatuko da:
– EROSKI Clubeko bazkideek % 2ko deskontua izango dute 150 € baino gehiagoko erosketengatik.
Lortutako deskontua EROSKI Club txartelaren titularraren diru-zorroko saldoan sartuko da, deskontua eragin duten erosketak egin diren hilabetearen hurrengo hilabetearen 10etik aurrera.
Deskontua aplikatzeko beharrezkoa den 150 euro baino gehiagoko erosketa zenbatzeko, EROSKIn hilabete batean egindako erosketa guztiak hartuko dira kontuan, honakoak baztertuz: elektronikako online denda, elektroetxea eta atsedena, Eroski Bidaiak, esperientzia-paketeak, birkarga telefonikoak, e-pay txartelak (aurreordainketa), errebelatu digitala, berme-luzapena promozio-zigiluak trukatzeko kanpainetan erositako produktuei.
Produktuak itzultzen badira eta, horrela, hilabeteko erosketaren azken zenbatekoa % 2ko deskontua lortzeko beharrezkoak diren 150 eurokoa edo gutxiagokoa bada, Kolektiboko kideak, hilabete horretan, aipatutako abantailaz gozatzeko eskubidea galduko du, horretarako beharrezkoak diren betekizunak ez betetzeagatik.
– EROSKI Clubeko urrezko txartela duten bazkideek izango dute bere kuotan 12 hilabetez jarraian.
EROSKI Club ORO bazkideen kasuan, onura hori indarrean dagoen hilabete bakoitzaren hasieran igortzen zaien ordainagiria murriztuko da.
EROSKI Club ORO bazkideak baja hartuko balu hobari osoa aplikatu aurretik, gainerako hobaria aplikatzeko eskubidea galduko luke.
Halaber, Kolektiboko kideek EROSKIk unean-unean horientzat eskaintzen dituen abantailez, zozketez eta sariez gozatu ahalko dute, hain zuzen ere, horretarako ezartzen diren baldintzetan.
Bazkide-tipologiaren araberako abantailak independenteak dira eta ezin dira pilatu.
Kolektiboko kide izatearen ondorioz eskainitako abantailak zuzenduta daude familien eguneroko erabilerako eta/edo kontsumoko produktuak (kontsumo komertzialak berariaz baztertuz) erosten laguntzera; hori egin ahalko dute “Familiak 0.12 Plana” kolektiboko kideen txartelen titularrek eta produktuak Eroskin erosi beharko dira.
Honako hau baldintza orokorren haustetzat hartuko da: azken kontsumitzaile batek familia-eremuan izan ohi duen jokabidearekin edo erabilerarekin zer ikusirik ez duen beste edozein erabilera edo jokabide edo iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera edo jokabide kolektiboko kidearengandik eta/edo Kolektibora atxikitako txartel gehigarrien jabeengandik zein kolektiboarekin lotutako deskontuen, eskaintzen eta, oro har, edozein promozioren onuradunengandik. Baldintza orokorrak haustekotan, EROSKIk Kolektiboaren onuren kautelazko blokeoa egingo du (onurak eta/edo abantailak nola lortu edo trukatu ziren argitu arte) edo Kolektiboaren baja emango du behin betiko. Era berean, EROSKIk edozein pertsonak kolektiboan alta ematea aurka dezake egoera hauetan: aurretiaz CLUBaren baldintzak urratu baditu eta/edo kalteak edo galerak eragin badizkio EROSKIri eta/edo EROSKI Taldeko beste edozein sozietateri eta/edo zorrak baditu horietako edozeinekin. Titularra behartuta dago, ahalik eta eperik laburrenean, txartelaren galera edo lapurreta jakinaraztera Bezeroari Arreta Emateko 944 943 444 telefonoan edo EROSKIren edozein zentrotan.
Gehienez ere, titular bakoitzak 300 euroko deskontuak lortu ahal izango ditu hilean, kolektiboko kide izateagatik. Kolektiboko kide izateagatik lortutako hobaria ez da aplikatuko hileroko 600 euro baino gehiagoko erregai-erosketetarako, ezta familia-eremuarekin loturarik ez duten enpresa-ibilgailuek edo erabilera industrialeko ibilgailuek gasolina hartzeko ere.
Era berean, 4. puntuan aipatutako % 2ko deskontua eta 12 hilabeteko hobaria ezingo dira pilatu: (i) kolektiboren bateko kide izateagatik adostutako akordioen ondorioz lortutako bestelako deskontuak (Elkarteak; Federazioak; Fundazioak, Enpresak; Entitateak; Flotak edo antzekoak), eta/edo (ii) EROSKIk bateraezintzat ezartzen dituen bestelako kolektibo batzuetako kide izateagatik jasotako beste edozein deskontu. Deskontu horiek ezingo dira kolektiboko kide izateagatik jasotako deskontuekin PILATU. Kolektiboa familia-eremuko azken kontsumitzaileei onurak eta abantailak eskaintzera bideratuta dagoen arren, EROSKIk eskubidea du kolektiboko kidetza mugatzeko edo ezeztatzeko, baldin eta detektatzen badu kontsumoa familia-eremukoa ez den azken kontsumitzaile baten jarduerari dagokiola.
Familiak 0.12 Kolektiboari hauek aplikatzen zaizkio: 1.- Dokumentu honetan jasotako Baldintza Orokorrak; 2.- Horietan jasota ez dagoen guztiari dagokionez, EROSKI Club Programaren Baldintza Orokorrak (dokumentu honen baldintzak aurkatzen dituen horretan izan ezik); 3.- Travel Cluben baldintza orokorrak. EROSKI Club Programaren zein Travel Cluben baldintza orokorrak berariaz onartu egin zenituen CLUBean alta ematerakoan.
DATUEN BABESA
Kolektibora atxikitako kideek kide izateko eskatutako betekizunak benetan betetzen dituztela egiaztatze aldera, EROSKIk familia-liburua aurkezteko eska diezaieke.
Familiak Planaren irismenean, datuak Eroski Cluben Babes Politikaren arabera tratatuko dira. Horren inguruko informazio guztia Baldintza Orokorren 10. puntuan eskura daiteke, zehazki, esteka honen bidez: www.eroski.es/condiciones-generales/.
EROSKIk baldintza hauek eguneratzeko eta/edo aldatzeko eskubidea du, edozein unetan, bere webgunean aurretiaz jakinarazi ostean.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak