GELAK: MITOAK ETA EGIAK

  • Egunero dutxatzea txarra da. MITOA. Egunero dutxa bat hartzea da pertsona gehienentzat bidezko eta bitarteko puntua. Egia da hori bakoitzaren beharretara egokitu behar dela, mundu guztiak ez duelako jarduera fisiko berdina egiten, ez delako klima jakin batean bizi, ez duelako izerdi berdina botatzen…
  • Organo genitalak gorputzerako gel berarekin garbitzen dira. BALITEKE. PH neutroko gel bati buruz ari bagara, baieztapen hori egia izango litzateke. Ez bada hala, bere elementu kimiko eta lurrinekin parte horretako mukosa suntsi dezake.
  • Urarekin bakarrik nahikoa da. MITOA. Ura bakarrik duen dutxa bat egokia izan daiteke hilabete beroenetan bigarren edo hirugarren dutxa bat hartzeko, azala freskatzeko. Baina EZ ditu ordezkatzen xaboia duten dutxak, ez baititu ezabatzen izerdiarekin askatzen diren bakterioak, usain txarra…
  • Dutxa epelak beroak baino hobeak dira. EGIA. Adituek diotenez, egokiena ur epelarekin dutxatzea da (25 ºC eta 30 ºC artean), tenperatura horrekin azaleko lehortasuna saihestuko baitugu eta zirkulazioa aktibatzen eta lasaitzen lagunduko baitigu.
  • Hobe da goizez dutxatzea. MITOA. Ez dio higieneari eragiten, gustuei edo bizimoduari lotutako kontua da.