ILEKO HIGIENEA: MITOAK ETA EGIAK

  • Txanpuak ileari kalte egiten dio. MITOA. Ilerako produktu guztiak zorrotz kontrolatzen dira. Batek ere ez dio kalterik eragingo buruko larruazalari, baldin eta erabiltzen duenak ez badie alergiarik bere osagaiei.
  • Ilea gutxiago garbitu behar da eror ez dadin. MITOA. Ilea garbitzeari uzteagatik ez da erorketa atzeratzen. Gertatzen dena da ilea pilatu egiten dela eta hurrengo garbiketarekin dena batera erortzen dela.
  • Ilea egunero garbitzea txarra da. BALITEKE. Egokiena da pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea ilea zenbat aldiz garbitzen dugun. Ile koipetsua eta lehorra ezin dira maiztasun berarekin garbitu, buruko ile-larruak behar desberdinak baititu kasu bakoitzean.
  • Ilea asko orrazteak erorarazi egiten du. MITOA. Oso ona da. Garbitu egiten du, buru-azala estimulatzen du, eror ez dadin, eta distira ematen dio. Hori pentsatzen da geure burua orraztean, gure buruan korapilatuta dauden ile solteak (eroriak) kentzen ditugulako.
  • Ile urdin bat kentzen badut, 7 aterako zaizkit. MITOA. Ile urdina pigmentu faltagatik sortzen da; beraz, ez du zerikusirik bat kentzearekin. Ile urdin bat kentzen baduzu, ile horixe galduko duzu, besterik ez.