Zerbak patatekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 134 7%
- Azukreak
- 2,1g 2%
- Koipeak
- 8g 11%
- Koipeak saturatuak
- 1,1g 6%
- Gatza
- 0,5g 8%
Prestaketa
Zerba-hostoak zurtoinetatik bereiziko ditugu, zurtoinetako haridun zatia zuritu eta juliana erara (zerrenda finetan) zatituko ditugu garbitutako zerba-hostoekin batera.
Ur gazia duen kazola batean 15 minutuz edukiko ditugu egosten. Gero xukatu eta gorde egingo ditugu.
Patatak eta azenarioak zuritu eta 5 bat zentimetroko kubotan zatituko ditugu. Baratxuria zuritu eta xerratu egingo dugu. Patatak eta azenarioa urez betetako kazola batean egosiko ditugu, gatz pixka batekin eta olio-zurrusta batekin.
Zartagin batean, xerratutako baratxuri-aleak gorrituko ditugu 4 koilarakada oliba-oliotan. Baratxuria gorritutakoan, zerba xukatuak gehitu eta dena sueztituko dugu. Egosi eta xukatutako patatak eta azenarioak gehitu eta dena bustiko dugu zerbak egosteko erabilitako salda pixka batekin. Gatza bota eta zerbitzatu egingo dugu.
Antioxidatzaile nagusia den beta-karoteno ugariko barazkia da zerba. Elikagai osoa da: potasioa, magnesioa, burdina eta iodoa ditu. A, C, E eta K bitaminak ditu, eta oso kaloria gutxi. Patatarekin batera organismoaren lan diuretikoa egiten laguntzen du. Patatak energia ematen dio jakiari. Patata karbohidratoa da eta potasioa, C bitamina eta antioxidatzaileak ditu. Azenarioa bezala, mantenugai ahaltsua da, efektu antioxidatzaile handikoa. Beraz, errezeta aproposa, osasungarria eta oso elikagarria da.
Osagaiak (4 personas)
- 250 g zerba fresko
- 200 g patata
- Azenario bat
- 2 baratxuri-ale
- 40 ml oliba-olio birjina
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
