Ahate-bularki glaseatua melokotoiarekin, espinakekin eta intxaur gnocchiekin

  • Bigarren platera
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Giro-tenperaturan egon dadin 2 ordu lehenago hozkailutik atera dugun eta gantzean erronbo formako ebaki batzuk egin dizkiogun ahate-bularkia markatuko dugu. Azalaren aldetik oso markatuta dagoenean, beste aldetik markatuko dugu, eta eginda dagoenean erretilu batean gordeko dugu geroko. Zartagin berera gnocchiak botako ditugu eta gurin-intxaur batekin salteatuko ditugu erre-kolorea hartu arte. Une horretan, sutatik kendu eta erdira loditutako zukua gehituko dugu. Ahate-bularkia anoatan moztu ostean, platerean gnocchiak eta errukula sorta jarriko ditugu eta gainean bularkia. Azkenik, loditutako mandarina-zukua botako diogu gainetik eta intxaurra arraspatuko dugu gnocchien gainean.

Osagaiak (4 personas)

  1. 2 ahate-bularki
  2. 300 g melokotoi-zuku
  3. Intxaur birrindua
  4. 1 pakete gnocchi
  5. 1 pakete errukula

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/