barbarinak eta barazkiak papillotean erreta
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

- kcal
- 160 8%
- Azukreak
- 2,9g 3%
- Koipeak
- 5,7g 8%
- Koipeak saturatuak
- 1,6g 8%
- Gatza
- 0,5g 9%
Prestaketa
Barbarinei ezkatak eta tripak kenduko dizkiegu.
Barazki guztiak garbitu eta zerrendatan moztu, ontzi batean sartu urez justu-justu estalita, eta irakiten jarri.
Irakinaldia eman ondoren, sutatik kendu eta ura kenduko diegu.
Labeko 4 paper prestatu, haien gainean barazkiak jarri eta pakete bakoitzean barbarin bat edo bi jarriko ditugu (tamainaren arabera).
Barbarinaren gainean koilarakada bat oliba-olio, 5 aleko piperbeltza eta gatz pixka bat jarriko ditugu.
Labeko papera bere baitan tolestuz itxiko dugu pakete bat eratu arte, baina barruan tokia utziko diogu puztu ahal izan dadin.
Mikrouhinean egiten badugu, ziur egon behar dugu erabiltzen dugun papera etxetresna elektriko horretarako egokia dela. Aluminioa bada, ezin da edozein mikrouhinetan sartu. Aparatu horretan, potentzia handienean jarrita, platera 5 minututan egiten da.
2 minutuz pausatzen utzi, eta plater batean zerbitzatuko dugu pakete beraren gainean, paperaren gaineko zatia labana batekin kendu ondoren.
Barbarina arrain erdikoipetsua da (3,7 g lipido 100 g-ko zati jangarriko). Omega 3 gantz-azido poliasegabeen ekarpen ederra egiten dio dietari. Balio biologiko handiko proteinen eduki moderatua du. Mineral-edukiak sekuentzia honi jarraitzen dio: oso handia selenioaren kasuan, handia fosforoaren kasuan, moderatua potasioaren kasuan eta txikia magnesioaren eta burdinaren kasuan. Kasu honetan, iodo-edukiak bikoiztu egiten du aztertzen ari den populazioarentzako gomendatutako kantitatea. Barbarin-haragian proportzio handiena duen bitamina B12 da, eta gero B6 bitamina eta B3 edo niazina. Horiek baino proportzio txikiagoa dute tiaminak (B1) eta erriboflabinak (B2). Bitamina liposolubleei dagokienez, D bitaminaren ekarpena nabarmendu behar da. Barazkiak osagai aproposa dira, elikagai-talde horren berezko bitaminak eta mineralak eta zuntza ematen baitizkio platerari.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 800 g barbarin
- 100 g leka
- 100 g perretxiko
- 100 g azenario
- 100 g gari-zainzuri mutur
- 40 ml oliba-olio
- 5 aleko piperbeltza
- Gatz pixka bat
sReceta online en:
