Arkume saihetsa pistatxoekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Nutrizio-sailkapena
Arkume saihetsa pistatxoekin

Descargar

kcal
891 45%
Azukreak
11,3g 13%
Koipeak
72,1g 103%
Koipeak saturatuak
20,8g 104%
Gatza
0,85g 14%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Arkume saihetsa garbitu, ongi lehortu, limoi zukua bota eta gatza eta piperbeltza ere bai. Baratxuri aleak zuritu eta txikitu belar usaintsuekin batera; belarrak aurrez garbitu eta lehortu behar dira. 100 ml oliba-olio bota eta ongi nahasi. Saihetsa nahasketa horrekin igurtzi eta ordubetez beratzen utzi. Batata eta azenario purea egiteko, porrua garbitu, azenarioa arraspatu eta batata zuritu. Barazkiak zatitxotan txikitu. Porrua ontzi batean jarri olio pixka batekin eta 5 minutuz erregosi. Batata eta azenarioak bota, utzi minutu batez eta urez estali. Bota gatza. 20 minutuz irakiten eduki. Irabiatzeko ontzi batera bota oliba-olioarekin batera eta txanotik pasa pure fina lortzeko. Arrautzaren zuringoa erabat harrotu eta gorde. Saihetsa laberako erretilu batean jarri, berotu labea 200ºC eta 30 minutuz han sartu. Atera, epeltzen utzi eta saihetsak banaka ebaki. Pistatxoak erretilu batean jarri, pasa saihetsak harrotutako zuringotik eta ondoren pistatxoetan pasa. Mahaira atera batata eta azenario purearekin batera.
Noizik eta behin hartzeko proposamena da, koipe asko baitu, batez ere arkumearen koipe saturatua. Trikimailua. Barazkien onura guztiak nahi badituzu, ez pasa txanotik, azala kentzean zuntzik gehiena ere kendu egiten baita.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. -t600 gr arkume-saihets n
  2. -tLimoi batn
  3. -t4 baratxuri alen
  4. -tBelar usaintsu freskoak n
  5. -t100ml Oliba-olio birjina estra n
  6. -tArrautza bat n
  7. -t150 g txikitutako pistatxon
  8. -tGatza eta piperbeltzan
  9.  
  10. <strong>Purea egiteko:</strong>nn
  11. -tPorru batn
  12. -tBatata txiki batn
  13. -t2 azenarion
  14. -t120 ml oliba-olio

sReceta online en: