Arrain- eta itsaski-zopa

  • 8829 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
1:30 eta 2 ordu bitartean
Prezio
Prezio
Arrain- eta itsaski-zopa

Descargar

kcal
401 20%
Azukreak
8,70g 10%
Koipeak
7,00g 10%
Koipeak saturatuak
1,17g 6%
Gatza
1,51g 25%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Itsas zapoa garbituko dugu eta, alde batetik, dadotan moztutako haragia gordeko dugu eta, beste alde batetik, burua eta arantzak. Otarrainxkei burua kenduko diegu, eta isatsak eta burua gorde egingo ditugu, aparte. Txirlak eta muskuiluak irekiko ditugu lurrunetan; iragazi egingo dugu, eta salda gorde egingo dugu. Txirlak eta muskuiluak bereiziko ditugu, oskolik gabe. Fumeta prestatzeko, itsas zapoaren arantzak eta burua ipiniko ditugu lapiko batean, ur askorekin; ondoren perrexilaren adar batzuk eta otarrainxken buruak gaineratuko ditugu. Egosten utziko dugu, gehienez ere 20 minutuz, egosten den bitartean gora igotzen den aparra kenduz. Iragazi eta salda gorde egingo dugu. Salda horri txirlek eta muskuiluek irekitzean askatu duten likidoa gaineratuko diogu. Olioz bustitako kazola batean, brunoise eran moztutako barazkiak sueztituko ditugu leun, gatz-puntua emango diegu, eta Brandya gaineratuko dugu (erabiltzen badugu). Alkohola lurrundu arte itxarongo dugu, eta ondoren, ogi zahar txigortua eta papurtua gaineratuko dugu. Guztia sueztituko dugu pare bat minutuz, eta tomate birrindua gehituko diogu. Bi minutu inguruz prestatuko dugu, eta salda gehituko diogu. Egosten utziko dugu, gutxi gorabehera, 15-20 minutuz. Birrindu eta, berriz ere, lapikora irauliko dugu. Dadotan moztutako eta gatzez eta piperrez ondutako itsas zapoa, otarrainxka-isatsak, txirlak eta muskuiluak gehituko ditugu. Lapikoa estali eta loditzen utziko dugu, 3-4 minutuz. Zerbitzatzeko, hautseztatutako perrexil xehatua gaineratuko dugu.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 1.2 kg zapo
  2. 12 unidades otarrainxka
  3. 12 unidades txirlak
  4. 16 unidades muskuilu
  5. 2 l ur
  6. 1 tipula
  7. 1 apio
  8. 2 unidades porrua
  9. 1 azenario
  10. 45 g tomate natural birrindua
  11. 50 ml brandya
  12. 30 g oliba-olio
  13. 10 g gatz
  14. 5 g perrexil
  15. 125 g ogi zaharra

sReceta online en: