Azenarioak eta txitxirio erreak eztiarekin tahini-saltsan

  • 4810 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Azenarioak eta txitxirio erreak eztiarekin tahini-saltsan

Descargar

4/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 200 ºC-tan berotzen jarri. Txitxirioak garbitu eta xukatu.  Txitxirioak, kuminoa, piperrautsa, gatza eta 2 koilarakada oliba-olio kaiku batera bota eta nahastu. Ondoren, ipini nahastea labeko erretilu batean. Labean sartu 25 minutuz, eta noizean behin, txitxirioei eragin. Azenarioak zuritu eta erditik moztu, laberatzeko erretilu batean uniformeki ipini eta isuri horien gainean oliba-olioa, eztia eta gatza. 30 minutuz edo samur egin arte labean egin. Baratxuria, gatza, martorria eta perrexila elikagai-prozesadore batean ipini, eho ore homogeneoa lortu arte. Jarraian, gainerako osagaiak gehitu eta jarraitu saltsa krematsua eta pikorrik gabekoa lortu arte. Gatza gehitu, behar bada. Zerbitzatzeko erretiluan, errukula, txitxirioak, mahaspasak eta azenarioak ipini, saltsarekin ondu eta martorri apur bat hautseztatu.

Osagaiak (4 personas)

  1. ontzi bat Eroski SELEQTIA txitxirio egosi
  2. 4 koilarakada Eroski SELEQTIA oliba-olio
  3. koilaratxo bat kumino
  4. koilaratxo bat piperrauts ketu
  5. Kilo bat azenario
  6. 70 g sultana mahaspasa
  7. 2 koilarakada ezti
  8. 2 koilarakada martorri
  9. gatza
  10. 50 g de rúcula
  11.  
  12. Tahini-saltsarako
  13. baratxuri-ale bat zurituta
  14. koilaratxo bat gatz
  15. koilaratxo bat martorri
  16. koilaratxo bat perrexil
  17. 2 koilarakada tahini
  18. 3 oliba-olio koilarakada
  19. 3 koilarakada limoi-zuku
  20. 4 koilarakada ur
  21. Piperbeltz zuri birrindua

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/