Barrengorriak tomate-saltsa minarekin

  • Lehenengo platera
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Barrengorriak tomate-saltsa minarekin

Descargar

kcal
117 6%
Azukreak
6,5g 7%
Koipeak
8g 11%
Koipeak saturatuak
1,2g 6%
Gatza
0,08g 1%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Garbitu barrengorriak, kendu zurtoina eta egin plantxan oliba-olio birjina tanta batekin, arinki, bi aldeetatik doratu arte. Gatz-puntuan jarri. Tomate-saltsa apur bat "mina" prestatuko dugu. Horretarako, jarri eltze batean tomate birrindua edo xehe-xehe txikitutako tomate heldu bat, bi koilarakada oliba-olio birjina, koilaratxokada ozpin, kaiena piper txiki bat, eta piperbeltz beltz eta gatz apur bat. Irakin 10 minutuz, birrindu irabiagailuarekin, eta irakin berriz su ertainean beste 10 minutuz. Eman gatz eta pikante puntua tomate-saltsa minari, eta erabili barrengorrien zurtoinaren zuloa betetzeko. Kokatu bihi osoko txigorki batzuen gainean, eta apaindu tipulin adar batzuekin.
Oso errezeta osasungarria da; izan ere, barazkiak dira osagai nagusi bakarrak, eta oliba-olio birjina estra apur bat gehitzen zaie. Plater honek osagarri gisa nahiz hasierako plater gisa balio dezake, baina baita askari gisa ere, zergatik ez. Bi barazkiak urez osatuta daude nagusiki (osaeraren % 90 baino gehiago), baina aldi berean, bitamina, mineral eta fitokimikoen iturri dira, eta substantzia horiek eragin onuragarriak dituzte gure organismoan: adibidez, tomateari kolore gorria ematen dioten pigmentuek, karotenoek, funtzio antioxidatzailea betetzen dute. Errezeta honek barrengorriak eta tomatea kontsumitzeko beste modu bat aurkezten digu, ohiko nahaskiaz edo tomate-entsaladaz aparte.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 600 g barrengorri
  2. 300 g tomate birrindu edo natural
  3. 30 ml oliba-olio birjina
  4. 10 ml ardo-ozpin
  5. 5 g kaiena-piper
  6. 2 g piperbeltz beltz
  7. Gatz pixka bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/