Kuia errea labean

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera
Kuia errea labean

Descargar

kcal
127 6%
Azukreak
2,5g 3%
Koipeak
10g 14%
Koipeak saturatuak
3g 16%
Gatza
0,5g 9%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Kuiak oso ondo garbitu, luzetara moztu, haziak kendu eta mamia duen aldea hustuko diegu. Zartagin batean, tipula sueztituko dugu brunoise erara (dado oso txikietan) moztutako baratxuriarekin batera, eta frijitukia ia prest dagoenean, kuia zatituaren mamia eta garbitu eta zatitutako perretxikoak botako dugu zartaginera jengibre arraspatu pixka batekin batera. Dena salteatuko dugu eta barazkiak prest daudenean, gatza bota eta nahaskiarekin kuia hutsa beteko dugu. Mozzarela gazta pixka bat gainean bota eta 15 minutuz gainerreko dugu tenperatura ertainean eta grill-arekin. Erretilua labearen behealdean jarriko dugu kuiaren azala ere egin dadin. Mahaira aterako dugu, lau pertsonarentzat, eta kuiatik zuzenean zerbitzatuko dugu zopaontzia balitz bezala.
Kuia janari aproposa da udazkenerako, urte-sasoi honetan izaten delako. Bere mantenugaien artean hauek nabarmentzen dira: kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, magnesioa, sodioa eta fosforoa. Bitaminei dagokienez, A, B9, C, E eta K bitamina asko ditu. Purina asko dituenez, azido uriko altuko kontsumitzaileek kontuan izan behar dute. Perretxikoekin eta Mozzarella gaztarekin prestatzen denez, balio biologiko handiko proteinak, gantz asea, kaltzioa, zuntza, potasioa, iodoa, magnesioa eta A, D, B3, B7, B9, C eta K bitaminak ere baditu. Kaloria gutxiko baina koipe kantitate handiko errezeta da.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 400 g kuia
  2. 100 g perretxiko
  3. 50 g tipula
  4. baratxuri-ale bat
  5. 100 g Mozzarella gazta
  6. 30 ml oliba-olio
  7. Gatz pixka bat
  8. Jengibre pixka bat

sReceta online en: