Azalorea bexamelarekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

- kcal
- 169 9%
- Azukreak
- 9g 10%
- Koipeak
- 8g 12%
- Koipeak saturatuak
- 3g 14%
- Gatza
- 0,1g 2%
Prestaketa
Azalorea garbitu, lore handitan zatitu eta lapiko batean jarriko dugu gatz pixka batekin eta urarekin, irakiten.
Bien bitartean, kazola batean, berotzen jarriko dugu margarina eta, urtzen denean, irina frijituko dugu margarina horretan. Gero esnea botako dugu pixkanaka-pixkanaka, eta eragin egingo diogu pikorrik sor ez dadin. Intxaur muskatu pixka batekin eta gatzarekin gozatuko dugu. Azalorea egosten denean, labeko erretilu batean jarriko dugu. Azaloreari bexamela gainetik bota eta labean sartuko dugu, 250 ºC-tan 5 minutuz gratinatzeko. Bero zerbitzatuko dugu.
Azalorea barazkia denez, energia oso gutxi du, baina dezente zuntz, bitamina eta mineral ditu. Azaloreak potasioa, fosforoa, kaltzioa eta magnesioa ditu. Hostoek A bitamina dute. Kasu honetan bexamelarekin prestatzen denez, platerari esneki-anoa bat ari gara gehitzen, hau da, kalitate handiko proteina, kaltzioa eta gurinaren koipe pixka bat. Plater hau interesgarria izan daiteke barazkiak jatea kostatzen zaien pertsonentzat.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 600 g azalore
- 30 g irin
- 30 g margarina (edo gurin)
- 500 ml esne erdigaingabetu
sReceta online en:
