Azenario-krema

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Azenario-krema

Descargar

kcal
251 13%
Azukreak
10g 11%
Koipeak
12g 18%
Koipeak saturatuak
2g 10%
Gatza
1g 12%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Patatak, kuiatxoa eta azenarioa zurituko ditugu. Kubotan zatitu eta gorde egingo ditugu. Tipula, baratxuri-aleak eta porrua garbitu, juliana erara moztu (zerrenda finetan moztu) eta kazola batean arin frijituko ditugu oliba-olio beroarekin. Barazkia prest dagoenean, azenarioa, patatak eta kuiatxoa gehituko ditugu, dena sueztitu eta urez estaliko dugu. Su moderatuan utziko dugu dena, ordubetez ontzi normal batean edo 20 minutuz presio-eltze batean. Barazkia egosi ondoren, puregailutik edo irabiagailutik pasatuko dugu. Gatza bota eta koilarakada bat oliba-olio birjina gehituko diogu krema finago izan dadin. Ukitu finagoa emango diogu gurin pixka bat edo esne-gain likido pixka bat gehituta. Bero zerbitzatuko dugu ogi-pusketa txigortu batzuekin.
Bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari ditu. Azenarioa zuntz, fosforo eta karoteno ugariko barazkia da; bestalde, azukre asko duen mantenugaia da, eta agian horixe da bere "arazo" bakarra. Aproposa da azalerako eta ikusmenerako. Nahitaezko barazkia da gure dietarako. Errezeta honek patata ere badu, eta patatak energia eta testura ematen dizkio kremari, eta baita zapore sendoagoa ere.  Porruak eta tipulak burdina, fosforoa eta E bitamina ematen dizkiote jakiari. Errezeta arina da, egokia kontsumitzaile gehienentzat.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 400 g azenario
  2. 100 g patata
  3. 100 g kuiatxo
  4. Tipula bat
  5. Porru bat
  6. 2 baratxuri-ale
  7. 60 ml oliba-olio
  8. Gatz pixka bat
  9. 100 g de costrones de pan frito

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/