Fruta-mazedonia jogurtarekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun hasiberrientzat
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Fruta-mazedonia jogurtarekin

Descargar

kcal
165 8%
Azukreak
24g 27%
Koipeak
3,5g 5%
Koipeak saturatuak
2,1g 11%
Gatza
0,1g 2%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Lehenik eta behin, zuritu frutak. Zatitu udare eta sagarrak kubotxotan eta bananak xerratan. Mandarina edo laranja txikien atalak erditik zatitu. Frutak zatitu ondoren, nahas itzazu bol batean limoi-zuku apur batekin; horrela, zaporea emango die eta gainera ez dira ilunduko. Banatu jogurt naturalak 4 kopa edo katilutan. Zerbitzatu aurretik, jarri fruta freskoen mazedonia katiluen gainean.
Frutak bitamina, mineral eta zuntz ugariko elikagaiak dira, osasunerako onuragarriak diren ekintza antioxidatzaileak dituzte, eta fruktosa ematen dute (frutek berez daukaten azukrea). Fruta osorik hartzen bada, azukre horrek ez ditu eragiten azukre erantsiek edo libreek dituzten ondorio kaltegarriak, hain zuzen ere, frutaren gainerako osagaien eraginari esker (besteak beste, zuntza). Horregatik, zuku naturalak kontsumitzeko ohitura ez da gomendagarria; izan ere, zuntza kentzen diegu. Oraingoan, mazedonian prestatuko ditugu frutak eta jogurtarekin osatuko ditugu; hala, jogurtak kalitate handiko proteinak eta berez dituen koipe eta azukre apurra laktosa) emango dio azkenburukoari. Frutak horrela prestatzen direnean, oso azkenburuko erakargarri eta gustagarriak lor daitezke, eta fruta-kontsumoa handitzen lagun dezakete. Ez bagaude ohituta jogurt naturalaren zaporera, jogurta bananekin irabia dezakegu, banana helduak aukeratuta. Hala, fruta erabiliz gozatuko dugu jogurta, azukrerik eta antzekorik gehitu gabe.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 4 jogurt natural
  2. 1 udare
  3. 1 sagar
  4. 2 banana
  5. 2 mandarina

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/