Orburuen hasierakoa

  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Orburuen hasierakoa

Descargar

kcal
153 8%
Azukreak
2,9g 3%
Koipeak
15g 22%
Koipeak saturatuak
3g 13%
Gatza
0,4g 7%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Orburuak osorik egosiko ditugu limoi-tanta batzuk botatako uretan. Hosto gogorrenak kenduko dizkiogu orburuaren bihotzeraino iristeko, eta bihotzari barruko ilea kenduko diogu. Orburu-bihotzak zerrenda finetan moztuko ditugu, eta baita hosto samurrenen alde biguna ere. Olioa, gatza, piperbeltza, limoi-zukua, ezamihilua eta menda nahasiko ditugu. Orburu-zerrendak azpil batean jarriko ditugu. Ongarria gainetik bota, eta hasierako indargarri gisa zerbitzatuko dugu.
Orburuak osasunerako oso onuragarriak diren osagaiak ditu, barazki guztiek bezala. Kasu honetan, ordea, inulinaren presentzia nabarmentzen da. Inulina karbohidrato konplexua da eta, xurgapen motelekoa denez, gomendagarria da diabetes-kasuetan odoleko azukre-maila ez duelako bizkor igotzen. Zuntz asko du, eta horrek ere laguntzen du odoleko glukosa eta kolesterol-maila erregulatzen. Aldi berean, idorreriaren aurka babesten du. Mineral-iturri ona da, fosforoa, burdina, magnesioa, kaltzioa eta potasioa baititu; B1 eta B3 bitaminak ditu, eta efektu antioxidatzaile handiko C bitamina. C bitamina asko murrizten da beroaren eraginpean jartzen denean. Orburuak kaloria oso gutxi ditu. Errezeta honetan pixka bat handitzen da kaloria-kopurua oliba-olioa gehitzen zaiolako. Kaloria horiek, ordea, bihotzerako osasungarriak diren gantzek ematen dituzte. Hain zuzen ere, egunero hainbat olio-anoa hartzea gomendatzen da.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 4 orburu
  2. 60 ml oliba-olio
  3. Baratxuri-ale bat
  4. 40 ml limoi-zuku
  5. Ezamihilua
  6. Menda
  7. Gatz pixka bat
  8. Piperbeltz zuria

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/