Soja berde erregosia bihi osoko arrozarekin
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

- kcal
- 383 19%
- Azukreak
- 8,3g 9%
- Koipeak
- 17g 24%
- Koipeak saturatuak
- 2,3g 12%
- Gatza
- 0,11g 2%
Prestaketa
Soja ur hotzetan beratu hiru orduz. Frijitu arin tipula, baratxuri-atal bat eta azenarioa brunoisse erara xehatuta (zati txiki-txikitan). Eginda daudenean gehitu tomatea zatitan, eta saltsa osatzen denean bota piperrautsa eta soja berdea xukatuta.
Nahastu, bota ura estali arte, eta utzi guztia irakiten, estalkia jarrita, 40 minutuz. Gatzatu, eta egosi beste bost minutuz.
Aparte, egosi arroza ur irakinetan, gatzarekin eta oliba-olio apur batekin, 30-40 minutuz edo fabrikatzailearen jarraibideen arabera. Egosita dagoenean, xukatu eta arin frijitu zartagin batean oliba-olio birjinarekin eta baratxuri-atal batekin.
Sartu arroza molde batean eta atera platerera; ondoren, bertara zerbitzatuko dugu soja-erregosia.
Soja, lekale gisa, dilisten antzera presta daiteke eta, oso zaporetsua izateaz gain, oso testura atsegina du. Ez gaude lekale gisa hartzera ohituta eta oso aukera interesgarria da, dituen elikadura-propietateengatik eta, oro har, ez ditugulako kontsumitzen lekaleak gomendatutako kopuruan eta maiztasunarekin; beraz, lekaleak kontsumitzeko aukera bat gehitzen du sojak. Beti pentsatu izan da lekaleek proteina kantitate ona eman arren osatu gabeko eta kalitate baxuko proteina ematen zutela, landare-jatorrikoa izateagatik; baina ez da hala gertatzen sojaz ari bagara; izan ere, kalitate handiko proteina ematen du, haragiaren parekoa, funtsezko aminoazido guztiak hartzen dituelako barnean. Lekaleen proteina osatzeko zereal batekin uztartu behar direla uste zen (adibidez, oraingoan bihi osoko arrozarekin gerta bezala), baina sojarekin ez dago zertan, eta gainerako lekaleetan ere ez da beharrezkoa otordu berean jatea zereala; hau da, aski da egun berean zehar lekalea eta zereala jaten ditugula ziurtatzea, baldin eta egun horretan animalia-jatorriko elikagairik hartu ez badugu. Errezeta honetan, bada, arroza osagarri hutsa da, bere onura guztiekin, are gehiago bihi osokoa izateagatik. Â
Osagaiak (4 personas)
- 200 g soja berde
- 100 g bihi osoko arroz
- 250 g tomate
- 75 g azenario
- 75 g tipula
- 2 baratxuri-atal
- 30 ml (3 koilarakada) oliba-olio birjina
- Gatz apur bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
