Eusko Label txerri-azpizuna Kalimotxo Arabar saltsarekin eta bertako barazkiekin
- Bigarren platera
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

Prestaketa
Zurituko ditugu baratxuriak, eta jarriko ditugu irabiagailuko ontzi batean gatzarekin, piperrautsarekin, ezkaiarekin eta jengibre-hautsarekin, txikituko dugu, erantsiko diogu ziapea, eztia, ezkai pittin bat, oliba-olioa, kola-freskagarria eta Araba Errioxako ardo beltza.
Marinatu horrekin Eusko Label txerri-azpizuna igurtziko dugu, sartuko dugu kontserbatzeko poltsa batean eta sartuko dugu hozkailuan 30 minutu eta ordu bete artean.
Denbora hori iragandakoan, jarriko dugu pieza zartagin itsasgaitz batean, gorrituko dugu azala eta sartuko dugu labean 180º C-tan barrutik egiten buka dadin edota barrua 60ºC-tan egon arte (brotxeta-termometro baten bidez jakingo dugu).
Haragia egiten dugun bitartean, labeko beste azpil batean, erreko ditugu zerrendatan eginak bertako barazki batzuk, azenarioa, tipulina eta porrua, zati berdinetan, azpizuna egiten den bitartean, oliba-oliotan igurtzita, gatz pittin batekin.
Ebakiko dugu haragia xerratan eta erantsiko diogu marinatuaren zukuen saltsa oso urritua, saltsa krematsu itsaskorra egin arte. Gainera bertako barazki erreekin osatuko dugu.
B aukera:
Txerri-azpizunaren ordez Euskal Txerriaren burualdea jar daiteke, oso haragi goxoa baita, txuleta aldearen goi partekoa izanik.
Osagaiak (4 personas)
- 600 g Eusko Label txerri-azpizun
- 250 ml kola-freskagarri
- 100 ml Arabako Errioxako ardo beltz
- 2 koilarakada ezti
- 1 koilarakada ziape
- 3 baratxuri-ale
- 10 ml oliba-olio birjina
- 1 koilarakadatxo piperbeltz
- 1 koilarakada ezkai
- 1/2 koilarakadatxo jengibre-hauts
- Gatza
- Perrexila
- Bertako barazkiak: porrua, tipulina, azenarioak...
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
