Galiziar txahal eta piper woka
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Haragia zerrenda zabaletan moztuko dugu eta sojarekin, sesamo-olioarekin, baratxuriarekin eta jengibrearekin beratzen utziko dugu hozkailuan, behintzat 12 orduz.
Woka ondo berotu eta olio pixka bat bota ostean, haragia segundo batzuez salteatuko dugu beratzen utzitako zukurik gabe, haragi-zatiak gorritzen diren arte.
Haragia wokaren aldeetara baztertuko dugu eta juliana eran fin motutako piperrak erdiratuko ditugu; segundo batzuez kozinatuko dugu kolorea har dezaten, eta haragia eta piperrak nahastuta, dena su bizian salteatuko dugu.
Amaitzeko, haragia beratzen utzitako zukua eta sesamo-haziak botako dizkiogu.
sReceta online en:
