Garbantzu gainerreak berdurekin
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
Prestaketa
Zuritu eta txikitu azenarioa, tipula, tomatea eta baratxuri atala. Kendu puntak eta alboetako hariak lekei (freskoak erabiliz gero), eta moztu puska ez oso handitan. Erregosi berdura guztiak zartagin batean olio pixka batekin pare bat minutuz su ertainean. Ondoren bota baso bat ur, estali, eta utzi berdurak erregosi daitezen 10 minutuz su ertainean. Garbitu eta kendu ura kontserbako garbantzuei, nahasi berdurekin, erregosi 2 minutuz eta eman gatza. Jarri garbantzuak berdurekin labean (edo mikrouhin labean grilla izatekotan) sar daitekeen ontzi batean, hautseztatu gazta birrinduarekin eta erre gainaldea gorritu arte.
Osagaiak (4 personas)
- 800 g EROSKI basic garbantzu egosi
- azenario bat
- tipula erdi bat
- lata erdi bat EROSKI basic leka fresko edo borobil mehe
- tomate ondu bat
- baratxuri atal bat
- 80 g gazta gainerretzeko
- 2 koilarakada EROSKI oliba olio birjina estra
- gatz pittin bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
