Kinoaz eta oilaskoaz betetako piperrak
- 34355 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- 30 minututik ordubetera
- Prezio
- Prezio
- kcal
- 411 21%
- Azukreak
- 18.65 21%
- Koipeak
- 15.05 22%
- Koipeak saturatuak
- 2.81 14%
- Gatza
- 1.03 17%
Prestaketa
Gaineratu lapiko batera barazki-salda, eta irakiten hasten denean, gehitu kinoa. Estali lapikoa, eta utzi su ertainean 15 minutuz.
Zartagin zabal batean, xehe-xehe xehatutako tipula bat sueztituko dugu. Biguntzen hasten denean, oilasko-haragi xehatua gehitu, eta su handitan prestatu, gorritzen den arte.
Dado txikitan xehatutako kuiatxoa gehitu, eta bost minutu geroago, tomatea, hori ere dadotan moztuta. Gaineratu kinoa egosia.
Ontzeko erabili piperbeltz beltza, kurkuma, kuminoa, piperrautsa eta oreganoa. Nahastu guztia oso ongi.
Ireki piper gorriak erditik. Kendu pipitak, eta bete kinoa-nahasketarekin. Jarri labean 180ºC-tara, 20 minutuz.
Plater Osasungarriaren gomendioak betetzen dituen plater bat: erdia baino gehiago ortuariak dira, batetik zereal integrala du, eta bestetik proteina osasungarria. Kinoa beste zereal batzuetatik bereizten da proteina eta gantz gehixeago dituelako, eta karbohidrato gutxixeago. Gainera, proteina kalitate handikoa da, funtsezko aminoazido guztiekin, eta gantzak nagusiki asegabeak dira. Bitamina eta mineral kopuru eta aniztasun egokia ere baditu: B1, B6 bitaminak, burdina, magnesioa, fosforoa, selenioa, zinka.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 200 gr. kinoa
- 400 ml. barazki-salda
- 25 ml. oliba-olio birjina estra
- 1 tipula
- 200 gr. oilasko haragi txikitua
- 100 gr. kuiatxo
- 2 unidades tomatea
- 2 gr. piperbeltz beltza
- 3 gr. komino hautsa
- 3 gr. kurkuma
- 3 gr. piperrauts gozoa
- 3 gr. oregano
- 4 piper gorria
sReceta online en:
