Oilasko errea kazolan

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 170 ºC-tan berotzen jarri Oilaskoa gatz-piperrez ondu.   Barazkiak prestatu. Horretarako, azenarioak zuritu, garbitu eta xerra loditan moztu. Gorde.   Tipula gorriak zuritu eta lau zatitan moztu. Tipula txiki frantziarrak zuritu. Gorde.   Aizto baten laguntzarekin, baratxuri-aleak zapaldu, zuritu gabe. Gorde.   Olioa kazola batera bota, su ertainean, eta oilaskoa gorritu alde guztietatik, urre-kolore polita hartu arte.  Atera eta gorde.   Irina kazolan hautseztatu eta kozinatu. Horretarako, eragin gelditu gabe bi minutuz gutxi gorabehera. Ardo zuria, oilasko-salda, belar aromatiko sorta gehitu eta irakiten ipini.   Oilaskoa kazolan sartu, estali eta ordubetez erre.   Denbora igarota, barazki guztiak kazolan sartu, eta egosketaren zukuarekin lagundu. Kazola berriro estali eta beste 45 minutuz erre, edo barazkiak samur egon arte.   Kazola labetik kendu, 10 minutuz egoten utzi. Azkenik, perrexil xehatuarekin hautseztatu.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 4 koilarakada oliba-olio
  2. 1 E. Natur oilasko oso garbi (2 kg)
  3. 2 koilarakada irin
  4. 400 ml ardo zuri
  5. 200 ml oilasko-salda
  6. 300 g E. Natur azenario
  7. 2 E. Natur baratxuri-ale
  8. 2 tipula gorri
  9. 10 tipula fresko txiki
  10. 200 g patata txiki
  11. 1 belar aromatiko sorta (ezkaia, erromeroa, ereinotza)
  12. 2 koilaratxo perrexil xehatu
  13. Gatza
  14. Piperbeltza

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/