Oilasko-moussaka

  • 8583 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Oilasko-moussaka

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Moussaka egiteko: zuritu eta zatitu patata xafla finetan. Egin gauza bera tipularekin. Jarri biak laberako erretilu batean eta ondu oliba-olio, gatz, piperbeltz eta ezkai pixka batekin. Berotu 180 ºC-tan 20 minutuz, gorritzen hasi arte. Denbora hori pasata, zatitu alberjinia xerratan, jarri gorritutako patataren gainean eta busti olioarekin. Berotu beste 20 minutuz. Errepikatu prozesua xaflatan moztutako kuiatxoarekin; jarri gorritutako alberjiniaren gainean, busti espeziadun olioarekin eta berotu beste 15 minutuz. Gorritu zartagin batean baratxuri-alea eta azenarioa, ongi txikituta. Gehitu zatitutako oilaskoa eta ilarrak, gatzpipertu eta egin 5 minutuz. Kendu sutik eta prestatu bexamela. Bexamela egiteko: sueztitu irina olioan eta berotu esnea beste katilu batean. Irina pixka bat txigortua dagoenean, gehitu esne beroa pixkanaka, irabiatzeari utzi gabe, pikorrik izan ez dezan. Errepikatu prozesua esnea amaitu arte, gehitu gazta arraspatua eta gatzpipertu. Batu bexamelaren ¼ oilasko olio errearekin eta hedatu betegarria labean egindako barazkien gainean, geruza uniformea sortu arte. Estali haragia gainerako bexamelarekin eta labean grillean berotu, 200 ºC-tan 15 minutuz, gainazala gorritu arte. Apaindu ezkaiarekin nahieran, eta lagundu osoko ogi txigortu pixka batekin eta jogurt natural batekin.
Bazkarirako proposamen osasungarri eta merkea: plater bakarra, postrea eta osoko ogi pixka bat. Nutrizio-propietateak. Karbohidratoak patatetan, ilarretan, osoko ogian eta ortuarietan daude; proteina eta gantza haragi zurian, esnekietan eta oliba-olioan (gantza) batez ere, eta egunero gomendatutako zuntzaren erdia ematen du. Halaber, ortuari kantitate handia du, eta oso anitzak dira, kolore askotakoak; beraz, bitamina, mineral eta fitokimiko kantitate handia du. Bazenekien…? Moussaka Greziako errezeta tradizionala da; lasagnaren antzekoa da, baina geruzak, pastazkoak izan beharrean, alberjiniazkoak dira, eta arkume-haragiarekin egiten da normalean. Hala ere, egiteko aukera asko daude, oilaskoarekin, adibidez, hemen proposatu dugun moduan.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: