Onigirazua, edo Onigiriko sandwicha

  • 8290 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio
Onigirazua, edo Onigiriko sandwicha

Descargar

kcal
436 22% %
Azukreak
5,30 5%
Koipeak
7,01 10%
Koipeak saturatuak
0,99 5%
Gatza
0,44 7%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Egosi arroza ontziko argibideei jarraituz. Aurretik, iturriko ur zurrustaren azpian garbitu behar dugu, ura argi irteten den arte. Su ertainean ipiniko dugu irakiten. Irakiten hasten denean, estali eta sua jaitsi egingo dugu, su-motelera, eta beste 10-12 minutuz utziko dugu. Kazoan bertan jalkitzen utziko dugu, beste 15 minutuz.

Azenarioak zuritu eta xaflak egin; luzokerra xerratan moztu, ahuakatea xafla finetan, eta erremolatxa arraspatu.

Onigirazua muntatzeko, oinarrian film-papera ipiniko dugu eta, haren gainean, nori algaren hostoa, alderdi dirdiratsua behera begira duela, eta erronbo forman. Erdian 80 gr inguru arroz zabalduko ditugu, karratu forman.

Maionesa min pixka bat gaineratuko dugu, eta azenarioa, ahuakatea, erremolatxa, luzokerra eta letxuga barreiatu egingo ditugu.

Beste 80 gr arroz erabiliko ditugu estaltzeko. Algaren muturrak barnerantz tolestuko ditugu, pakete eran itxiz, eta filmaren laguntzarekin, arinki zanpatuko dugu.

Jalkitzen utziko dugu 15 minutuz, gutxi gorabehera, eta erditik moztuko dugu, eta sesamo beltzarekin hautseztatuko dugu.

Onigirazua, edo Onigiriko sandwicha, sandwich forma duen arroz-bola bat da, Japoniako gastronomian tipikoa. Nutrizio-propietateak. Errezeta erraz honek zerealaren (arroza) karbohidrato konplexuen eta barazkien ano bat eskaintzen du. Proteina-iturri gisa, elikagai osasungarri baten anoa batekin osa liteke (lekaleak, tofuak, arrautzak...), dieta obegetarianoetarako egokia izaten jarraitzeko. Bazenekien? Barazkiak gordinik jatean, berotan ipini gabe, zenbait bitamina gutxiago galtzea lortzen da. Egokia da: Dieta obobegetarianoetarako. Saltsa begano bat erabiltzen bada, dieta beganoetarako egokia izango litzateke.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 4 nori algak
  2. 350 arroz
  3. 1 luzoker
  4. 60 batavia uraza, alea
  5. 1 ahuakatea
  6. 0.5 erremolatxa
  7. 5 mahonesa
  8. 1 gatz
  9. 5 sesamo

sReceta online en: