Paella
- 6115 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun handia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago
 
																		Prestaketa
Oilaskoa txikitu eta gatz-piperrez ondu. Gorde.
 
Tipula, piperra eta baratxuria kubo txikietan ebaki. Gorde.
 
Oliba-olioa paella-ontzira bota su ertainean eta arin frijitu oilaskoa urre-kolorea hartzen hasi arte.  Kuboetan txikitutako txorizoa gehitu eta oilaskoarekin batera arin frijitu 5 minutuz.  Paella-ontzia sutik kendu.
 
Piperra, tipula eta baratxuria gehitu, eta 5 minutuz arin frijitu. Jarraian, tomate arraspatua gehitu eta beste 10 minutuz arin frijitu. Azafraia eta piperrautsa gehitu. Ondoren, nahastu guztia.
 
Segidan, arroza gehitu eta 2 minutu inguruz sueztitu barazkiekin batera. Oilaskoa eta txorizoa sartu.
 
Ardo zuria gehitu eta 5 minutu inguruz su altu-ertainean egiten utzi.  Oilasko-salda beroarekin estali eta bota ilarrak gainean. Puntuan jarri.
 
20 minutu inguruz su altu-ertainean egiten utzi.
 
Denbora igarota, atera sutik eta utzi 5 minutuz geldi zapi batekin estalita.
 
Limoi-atalekin zerbitzatu.
								
							Osagaiak (4 pertsonak)
- 250 g oilasko
- 100 g Eroski txorizo-korda
- 1 piper gorri
- 1 baratxuri-ale
- 1/2 tipula ertain
- 1 tomate arraspatu
- 60 g ilar
- 225 g Eroski arroza
- 650 ml oilasko-salda
- 100 ml ardo zuri
- 8 azafrai-izpi
- Piperrauts gozoa
- Gatza
- 4 koilarakada oliba-olio
- 1 limoi
sReceta online en:

 
 
                             
                             
                            