Gulazko kanapea eta gulak eta piper errearen pintxoa.
- Hasierakoa
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean
- Nutrizio-sailkapena

- kcal
- 148 7%
- Azukreak
- 1,73g 2%
- Koipeak
- 11,52g 16%
- Koipeak saturatuak
- 1,67g 8%
- Gatza
- 0,31g 5%
Prestaketa
  Gulazko kanapea:
1.-Tomateak garbitu, kirtena kendu eta haziak kendu koilara batekin. Lehenik juliana eran moztu, gero dado mehe batzuk egiteko.
2.-Tipulina garbitu eta oso fin moztu.
3.-Ontzi batean ozpin-olioa egin, Oliba-olio birjina estra, ozpina eta gatzarekin (proportzioa: 3 olioko ozpin 1). Dena nahastu arte irabiatu.
4.-Gehitu nahi beste tipulin, dadoetan moztutako tomateak eta koilara batekin nahastu. Gero, gulak gehitu eta guztia nahastu. Utzi hozten, gutxienez 20 minutu, mazeratu dadin.
5.-Endibien orri handienak kendu eta izotza duen ur hotzetan sartu, kurruskaria izan dadin.
6.-Ateratzekoan, bete endibiak gula-entsaladarekin. Bota tipulina gainean.
Gulak eta piper errearen pintxoa:
1.-Baratxuriak oso fin zatitu.
2.-Garbitu piper gorria, kendu kirtena, haziak eta nerbioak. Moztu 2 edo 4 zatitan.
3.-Hartu erretilu bat eta jarri labeko papera. Bertan, jarri moztutako piperra eta gehitu gatza eta Oliba-olio birjina estra nahierara.
4.-Labea aurrez berotuta, laberatu, 180 gradutan eta 60 minutuz, 30 minutuz alde bakoitzetik. 30 minutu igaro ondoren, buelta eman eta beste gatz pixka bat eta Oliba-olio birjina estra zurrustadatxo bat bota.
5.-Kendu azala eta moztu tiratan edo zatikatu piperraren haragia.
6.-Zartagin batean, Oliba-olio birjina estra zurrustadatxo batekin, baratxuriak gorritu eta gulak salteatu.
7.-Ogia xerratan moztu eta txigortu. Piper errearekin ohe bat eratu, gainean salteatutako gulak jarri eta azkenik, bota tipulina edo perrexila.
Pintxo hau beroa edo hotza hartu daiteke.
Osagaiak (4 personas)
- Gulazko kanaperako
- -200 g. gula, EROSKIko Aguinaga
- -8 endibian
- -2 tomatenn
- -Tipulina n
- -50 ml. EROSKI Oliba-olio birjina estran
- -Ozpina
- -Gatza
- Â
- Gulak eta piper erreen pintxoarentzakon
- -100 g. gula, EROSKIko Aguinagan
- -2 baratxuri-alen
- -Lamuyo piper 1 (4 pertsonarentzako piper 1, 4 zatitan moztua = ¼ pertsonakon
- -Zereal-ogia 160 gramo (40 gramo xerrako)n
- -25 ml. EROSKI Oliba-olio birjina estran
- -Tipulina edo perrexil xehatua apaintzekon
- -Gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
