Pazko-arrautza apainduak
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Urtzeko txokolateak zatitu eta bereizirik jarri, bakoitza mikrouhin-laberako balio duen ontzi batean.
Txokolate bakoitza bereizirik urtu mikrouhin-labean, 30 segundoko tarteetan. Aldiro-aldiro nahastu. (kontuz, beti pentsatzen dugu ea zergatik ez dugun denbora luzeagoa jartzen mikrouhin-labean, baina txokolatea aise erretzen da eta horregatik egin behar da tarte laburretan).
Maria bainuan ere urtu daitezke, su ertainean, desegiten joan dadin nahastuz. Ura ez da inoiz txokolate barrura erori behar.
Arrautza itxura duten molde batzuetan, era askotako formak margotu txokolateekin, eta utzi lehortzen.
Adibidez:
a.-koilara batekin txokolate-hariak egin daitezke.
b.-zotz batekin edo pintzel batekin puntutxoak margotu daitezke.
c.-zotz batekin marrazki kurbatuak egin daitezke, gusanitoak balira bezala.
Marrazkiak lehortu direnean, zabaldu urtutako txokolatea moldearen azalera osoan zehar, geruza bat eginez (ez dadila oso bero egon, bestela marrazkiak desegingo ditu eta).
Giroko tenperaturan lehortzen utzi, edo sartu hozkailuan.
Txokolate urtuzko bigarren geruza eman arrautza bakoitzari. Era berean, giroko tenperaturan lehortzen utzi, edo sartu hozkailuan. (kontuz: garrantzitsua da azken kapa beti izatea txokolate beltzezkoa, oinarria txokolate zuriz egin badugu ere; bestela, ez da moldetik aterako)
Lehortutakoan, kendu labanarekin soberako ertzak, eta atera moldetik.
Pazko-arrautzak zerealekin, koloretako kakahueteekin, mini gailetekin eta abarrekin bete.
Bi zatiak elkartu, eta urtutako txokolate gehiagorekin amaitu juntura.
Arrautza bakoitzaren juntura modu desberdinean apainduko dugu: batzuk almendra xerratuekin, beste batzuk koloretako txokolateekin eta beste batzuk aurrez zati txikitan ebakitako fruitu deshidratatuekin.
Osagaiak (4 personas)
- 1 tableta txokolate beltz urtzeko (%Â 70 kakaoa)
- 1 tableta txokolate beltz urtzeko (%Â 52 kakaoa)
- 1 tableta txokolate zuri urtzeko
- .
- Pazko-arrautzak betetzeko:
- Zerealak: SELEQTIA intxaur eta arbendol mueslia
- Koloretako kakahueteak
- Mini gailetak
- .
- Pazko-arrautzetako junturak apaintzeko:
- Almendra xerratuak
- Koloretako txokolatea
- Fruitu deshidratatuak
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
