Sandwich begetala kanarietako bananarekin eta gaztatxoarekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Sandwich begetala kanarietako bananarekin eta gaztatxoarekin

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Moldeko ogiaren xerrak pixka bat txigortzen ditugu. Moldeko ogiaren barnealdeak maionesa pixka batekin igurzten ditugu eta letxuga garbituta eta zatituta, Babybel-gaztatxoak xerratan moztuta, banana-xerra txiki batzuk, eta tomatea garbituta eta xerratan moztuta ipintzen ditugu. Kontserbatik xukatutako atuna maionesa eta ketchup pixka batekin nahasten dugu, nahieran; ore hori gainerako osagaien gainean igurzten dugu eta estali egiten dugu. Sandwich bakoitza lau zatitan mozten dugu zerra-labanarekin edo ondo zorroztutako labana batekin.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 200 g moldeko ogi (8 xerra moldeko ogi, ertzik gabe)
  2. 4 gaztatxo
  3. Kanarietako banana 1
  4. 100 g tomate (tomate 1)
  5. 50 g letxuga (4 letxuga-hosto)
  6. 100 g atuna oliotan (2 lata txiki)
  7. 50 g maionesa light
  8. 20 g ketchup

sReceta online en: