Sasoiko barazki minipizzak
- 4119 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio
- kcal
- 54 3%
- Azukreak
- 2,90g 3%
- Koipeak
- 2,63g 4%
- Koipeak saturatuak
- 1,33g 7%
- Gatza
- 0,21g 4%
Prestaketa
Aukera azkar eta dibertigarria haurrekin barazki-plater bat prestatzeko. Prestaketan parte hartzeaz gain, bururatzen zaizkien aldaerak proposa ditzakete.
Moztu alberjinia, kuiatxoa eta tomatea xerra lodi samarretan, egiterakoan sendotasunik gal ez dezaten.
Lehendabizi, prestatu alberjinia eta kuiatxo pizzak, tomate pizzak baino lehenago laberatzen baitira. Horretarako, txikitutako tomatearekin oinarriak igurtzi eta gazta birrindu pixka bat gainean jarri.
Alberjinia pizzentzat, jarri gaztaren gainean barrengorri-xafla batzuk, eta kuiatxo pizzentzat, berriz, hiru koloreko piperrak, fin-fin txikituak.
Laberatu eta prestatu 10-15 minutuz 185 ºC-tan.
Bitartean, prestatu tomate pizzak xerra bakoitzaren gainean gazta birrindu pixka bat eta zainzuri zatiak gehituz. Laberatu tenperatura berean, baina 5-10 minutuz.
Dieta lakto-begetarianoetarako egokia.
Fruta eta barazkiek elikaduraren oinarri izan behar dute dieta osasungarri baterako, eta batez ere umeen dietan, hazten, garatzen eta elikadura-ohitura osasungarriak ikasten ari baitira. Proposamen hau lagungarria izan daiteke barazkiak haien dietan sartzeko eta, gainera, prestaketan parte hartzeko.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 80 g alberjinia
- 60 g kuiatxo
- 100 g tomatea
Toppings
- 50 g tomate birrindua
- 60 g mozzarella gazta birrindua
- 30 g sagardo-ozpin
- 10 g piper gorria
- 10 g piper berde
- 10 g piper horia
- 30 g zainzuri berde
sReceta online en:
