Skrei bakailaoa, Greziako estilora
- 33679 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- 30 minututik ordubetera
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 329 16%
- Azukreak
- 9,00g 11%
- Koipeak
- 14,00g 20%
- Koipeak saturatuak
- 2,00g 11%
- Gatza
- 1,00g 21%
Prestaketa
Zartagin batean, oliba-olio koilarakada pare batekin, frijitu arin juliana eran, lodi, moztutako tipula morea. Biguntzen hasten denean, xaflatan zatitutako baratxuri-aleak gehituko ditugu.
Baratxuriak kolore urrekara hartzen duenean, gaineratu cherry tomateak. Prestatu pare bat minutuz eta gehitu 100 ml ur. Prestatu su ertainean, tomateak biguntzen hasten diren arte.
Behin ura lurrunduta, eta cherry tomateak bigunduta, gaineratu erditan zatitutako orburuak eta oliba beltzak, gatz pittin bat eta piperbeltz zuria. Sutatik kendu.
Zartaginean zegoena laberako ontzi batera pasatu. Bakailao-solomoak ipini. Bakailao-solomoen gainera isuri olio-zurrustada txiki bat, eta berotu labean 15 minutuz, 200ºC gradutara.
Labetik kanpora, estali oreganoa, perrexil fresko xehatua, gatz pittin bat eta limoi erdiaren zukua gaineratuz.
Afari baterako erabil dezakegun errezeta osasungarri eta arina da, eta energia gehiagorekin osatu nahi badugu, nahikoa da zereal integralen anoa bat gaineratzea, dagoeneko ematen baitu barazki anoa bat, kalitate oneko proteina anoa bat eta bihotzerako gantz osasungarriak.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 800 gr. skrei bakailaoa
- 30 ml. oliba-olio birjina estra
- 1 tipula morea
- 2 unidades baratxuri-atal
- 300 gr. cherry tomatea
- 100 ml. ur
- 240 gr. orburuak kontserban
- 80 gr. oliba beltza
- piperbeltz
- oregano
- perrexil freskoa
- limoia
- gatz
sReceta online en:
