Luzoker-zopa
- Lehenengo platera
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 125 6%
- Azukreak
- 3g 3%
- Koipeak
- 9g 12%
- Koipeak saturatuak
- 1,7g 8%
- Gatza
- 0,1g 1%
Prestaketa
Zopa hau gazpatxo zuria balitz bezala aurkeztuko dugu; gazpatxo tradizionalaren osagaiak erabiliko ditugu, baina tomaterik gabe. Horretarako, luzokerrak zuritu, zatitu eta irabiagailu-ontzi batean jarriko ditugu. Gero gehituko dizkiegu: ogi-mamia, ur hotzetan busti eta xukatu ondoren, baratxuri-alea, oliba-olioa, ozpin pixka bat, gatza eta jogurt naturalaren koilarakada batzuk zopa leuntzeko.
Dena irabiatuko dugu krema bihurtu arte. Krema arindu egingo dugu ur oso hotza gehituta (edo barazki-salda oso hotza). Hozkailuan sartu eta ordubetez edukiko dugu zerbitzatu aurretik, fresko egon dadin. Zerbitzatu aurretik eragin eta oliba-olio zurrusta bat eta luzoker-zati batzuk piperrauts-gatzarekin gehituko dizkiogu.
Errezeta fresko, osasungarri eta elikagarria da. Luzokerra azalarentzako onurak dituen barazkia da; aipagarriak dira bere propietate kosmetikoak. Gainera, elikagai bikaina da: kaloria gutxi ditu, kaltzio, fosforo, potasio eta magnesio ugari eta baita burdina, iodoa eta zuntza ere, horiek kantitate txikiagoan. A, B9, C eta K bitaminen presentzia ere aipagarria da. Bestalde, purinak dituenez, azido uriko altua duten kontsumitzaileek saihestu egin behar dute. Errezeta honetan jogurtarekin eta barazki-saldarekin prestatzen da. Jogurtak kaltzioa eta A eta D bitaminak gehitzen dizkio eta testura ematen dio. Barazki-saldak, bestalde, A, D, E eta K bitamina liposolubleen kantitatea handitu egiten du. Errezeta elikagarria eta kontsumitzaile-kopuru handi batentzat egokia.
Osagaiak (4 personas)
- 400 g luzoker
- Jogurt natural bat
- 350 ml barazki-salda edo ur
- Baratxuri-ale bat
- 40 g ogi-mami lehor
- 30 ml oliba-olio birjina estra
- 15 ml sagardo-ozpin
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
