Fruta tropikalak pistatxo txigortuekin eta jogurtarekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Fruta tropikalak pistatxo txigortuekin eta jogurtarekin

Descargar

kcal
202 10%
Azukreak
24g 27%
Koipeak
8g 11%
Koipeak saturatuak
1,5g 8%
Gatza
0g 1%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Bananak zuritu eta xerratan moztuko ditugu. Papaia ere zuritu eta bananaren tamaina bereko xerratan zatituko dugu. Zartagin batean, oliba-olioa berotu eta banana- eta papaia-xerrak eta pistatxo zuritu eta zatituak gorrituko ditugu. Frutak gorritu ondoren, jogurt natural irabiatuarekin, pistatxo-zati txigortuekin eta ezti-haritxo batzuekin zerbitzatuko ditugu.
Denboraldiko azkenburuko zaporetsua, gozoa eta egin erraza. Pistatxoak eta oliba-olioa dira errezetako osagai kalorikoenak, baina propietate oso onuragarriak dituzte. Argaltzeko dieta egiten ari direnek gutxi jan behar dute osagai horietatik. Gainera, osagai guztiek balio dute askotariko entsalada bati gehitzeko. Horrela, errezeta bakarrarekin egin ditzakegu bi plater elikagarri eta desberdinak.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 300 g papaia
  2. 2 banana
  3. 100 g pistatxo
  4. jogurt natural bat
  5. 40 g ezti
  6. 20 ml oliba-olio

sReceta online en: