Entsalada sinplea ogi-txigorkiekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

- kcal
- 252 13%
- Azukreak
- 3,2g 4%
- Koipeak
- 17g 24%
- Koipeak saturatuak
- 3g 14%
- Gatza
- 0,2g 3%
Prestaketa
Uraza eta tomatea garbitu eta osagai guztiak (uraza, tomatea, tipuleta eta karramarro-laketak) zatituko ditugu kubo txikitan. Moldeko ogi-xerrak txigorgailuan txigortu eta kubo txikitan moztuko ditugu. Entsalada muntatuko dugu osagaiak txandakatuz, eta oliba-olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin gozatuko dugu. Gozatu bezain laster zerbitzatuko dugu.
Entsalada gozo, sinple eta bizkor prestatzeko moduko hau plater arin eta elikagarria da. Izan ere, bere osagai nagusiak, uraza, tomatea eta tipula, kaloria oso gutxiko elikagaiak dira eta, aldi berean, osasunerako oso onuragarriak diren bitaminak, mineralak, zuntzak eta efektu antioxidatzaileko substantzia ugari dituzte. Plater honek mantenugai guztiak kontserbatzen ditu barazkiak ez direlako egosi. Karramarro-taketek proteina-ekarpena egiten diote platerari. Moldeko ogiak karbohidrato konplexuak ematen dizkio platerari. Entsalada oliba-olioarekin gozatzeak E bitamina -efektu antioxidatzailea-, gantz osasungarriak eta kaloriak ematen dizkio platerari; horregatik, olio gehiegi ez botatzea komeni da. Plater egokia da adin guztietako pertsonentzat, baita argaltzeko dieta egiten dutenentzat ere olio-kantitatea neurtzen bada.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 200 g uraza
- Tomate bat
- Tipuleta bat
- 125 g de moldeko ogi (4 xerra)
- 50 g karramarro-taket
- 60 ml oliba-olio
- 20 ml ozpin
sReceta online en:
