Tofu-kubotxo erreak soja-saltsarekin eta sesamo txigortuarekin
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
 
																		Prestaketa
Tofua lehortu eta 1 cm-ko kubotxoetan moztuko dugu. Zartagina berotu, eta sesamoa txigortuko dugu, oliorik erabili gabe. Gerorako gordeko dugu. Zartagina oraindik bero dagoela, tofu-kubotxoak su ertainean frijituko ditugu, alde guztietatik txigortzen diren arte. Ondoren, soja-saltsarekin itzaliko dugu, eta zartagineko hezetasuna lurrundu arte egosi.  Amaitzeko, sesamo-hazi txigortuak botako dizkiogu. Entsalada batekin lagun daiteke, edo tofu-kuboak barazkiekin, arrozarekin edo pastarekin batera kozinatu.
								
							Osagaiak (2 pertsonak)
- 200 g Tukan tofu natural
- 3 koilarakada oliba-olio
- 5 koilarakada soja-saltsa
- 2 koilarakada sesamo-hazi txigortu
sReceta online en:

 
 
                             
                             
                             
                            