Tomate-entsalada gaztatxoarekin
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
Prestaketa
Patatak azal eta guzti egosten ditugu, ondoren hozten utzi, zuritu eta oso zati txikitan zatitzen ditugu. Azenario zurituak kubo txikitan zatitzen ditugu eta 15 minutuz egosten ditugu ura eta gatz pixka bat dituen eltze batean. Egosi ondoren, freskatu, xukatu eta erreserbatu egiten ditugu.
Patatak azpil batean ipintzen ditugu azenarioarekin batera, arrautza egosia zatikatzen dugu eta gaineratu egiten dugu, tomateak garbitu eta hustu egiten ditugu eta euren mamia xehatzen dugu patata eta azenarioen azpilean botatzeko, atuna gaineratzen dugu kontserba-olioa xukatu ondoren, eta gainerako barazkiekin nahasten dugu.
Oliba-olio eta maionesarekin maneatzen dugu eta Babybel-gazta zati txikitan gaineratzen diogu, ondoren hezurrik gabeko olibak xerra txikitan moztu eta nahasketari gaineratzen dizkiogu xerra batzuk erreserbatuz ondoren apaintzeko, eta ore horrekin tomateak betetzen ditugu.
Hozkailuan sartzen ditugu zerbitzatzeko unera arte, eta zerbitzatu behar ditugunean oliba-xerrekin apaintzen ditugu sagutxoaren belarrien formak eginez.
Osagaiak (4 personas)
- 4 tomate heldu
- 250 g. gazta
- Entsalada errusiarra:
- 200 g patata, azal eta guzti
- 50 g azenario
- 100 g atuna kontserban
- Arrautza egosi 1
- 50 g maionesa arin
- 10 ml oliba-olio
- Gatz pittin bat
- 10 g oliba beltz, hezurrik gabe
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
