Txahal-masailak sagar errearekin eta pistatxo-parmentierrarekin

  • 4620 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Txahal-masailak sagar errearekin eta pistatxo-parmentierrarekin

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Masailak gatzaz eta piperraz ondu eta irinetan pasatuko ditugu. Ondo astindu behar dugu geratzen den irina. Lapiko batean oliba-olioa jarriko dugu eta ondo berotu arte itxaron. Haragia bota eta ondo gorrituko dugu bi aldeetatik. Masailak gorritu direnean, tipula, azenarioak eta tomatea gehituko ditugu, denak ondo zurituta eta juliana eran moztuta (tira finetan). Jarraian, ardo beltza eta ura botako dizkiogu, erromero-adartxo bat eta ereinotz-hosto batekin. Lapikoa itxiko dugu eta ordubetez presioz egosten utzi. Masailak prest daudenean, lapikotik aterako ditugu, usain-belarrekin batera. Estalkia kendu eta salda loditzen utziko dugu barazkiekin, su ertainean. Salda irazkitik edo txinotik pasatuko dugu, presioa eginez, barazkiek substantzia guztia aska dezaten. Gero arto-irina bezalako lodigarri apur bat gehitu, saltsa loditzeko. Saltsa are lodiagoa nahi badugu, salda eta barazkiak birrindu ditzakegu, saltsa krematsu eta lodia lortu arte. Haragia berriro sartuko dugu lapikoan eta su-kolpe bat eman nahasketari. Gero, gatz-puntuan jarriko dugu. Parmentier-purea prestatzeko, patatak zuritu eta uretan egosi behar ditugu, gatz apur batekin. Behin egosita, patatak puregailutik pasatuko ditugu eta pixkanaka berotutako esnea gehituko diegu, esnean bertan desegin den gurin beroarekin. Pure krematsu eta suabea lortu behar dugu. Gatza eta piperbeltza bota. Patata-pure hau haragi errearekin edo plantxan egindako haragiarekin zerbitzatzeko egokia da. Platera prestatzeko, jarri zuritutako errege-sagar erreko zati batzuk muntatzeko uztai batean, haziak kenduta. Sagarraren gainean, erdi-papurtutako masailak jarri saltsa apur batekin eta horren guztiaren gainean, parmentier erako patata pure apur bat, pistatxo zati batzuekin Bero zerbitzatuko dugu masailen saltsarekin batera saltsa-ontzi batean, bakoitzak bere gustura zerbitzatzeko.

Osagaiak (4 personas)

  1. 600 g txahal-masailan
  2. 10 ml oliba-olion
  3. Gatz apur batn
  4. Piperbeltzan
  5. 20 g arto-irinn
  6. 200 ml ardo beltzn
  7. 1 tipulan
  8. 1 tomaten
  9. 50 g azenarion
  10. 800 g patatan
  11. 400 ml esnen
  12. 50 g margarinan
  13. Gatz apur batn
  14. Piperbeltz zurian
  15. 50 g pistatxon

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/