Txibiaren tintarekin egindako Eroski SELEQTIA spaguetti beltza txirlekin

  • 10946 bisita
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera
Txibiaren tintarekin egindako Eroski SELEQTIA spaguetti beltza txirlekin

Descargar

4/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Urez bete kazola bat eta bota gatza, pasta bertan egosteko. Urak bor-bor egiten duenean, jaitsi sua eta jarri su ertainean edo su ertain-handian. Pasta egosten utziko dugu 10 minutu, puntu-puntuan egon arte. Pasta irakiten dagoen bitartean, olio-geruza _ n batekin estaliko dugu 22 cm inguruko diametroa duen zartagin bat. Su handian jarriko dugu eta bertan erregosiko ditugu baratxuria eta pipermina. Baratxuria gorrituta dagoenean, txirlak eta ardo zuria gehituko dizkiogu eta sua jaitsiko dugu, su ertain-handian utziz. Txirlak ireki arte eta ia likido guztia lurrundu arte itxarongo dugu. Ondoren, perrexila gehituko diogu eta eragin egingo diogu. Pasta puntu-puntuan dagoenean, ura kenduko diogu eta kazolan jarriko dugu berriro. Jarraian txirlak gehituko dizkiogu eta ondo nahasiko ditugu pastarekin. Egin berri dagoenean zerbitzatu beharda.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. Eroski SELEQTIA markako 250 gramoko 1 pakete spaguetti al nero di sepia
  2. 4 baratxuri-ale, zurituta eta xafla finetan ebakita
  3. 1 pipermin, xafla finetan ebakita
  4. 2 perrexil-adartxoren hostoak, txiki-txiki eginda
  5. 1/2 edalontzi ardo zuri
  6. Oliba-olio birjina estra
  7. Ura eta gatza, pasta egosteko
  8. 250 gr txirla

sReceta online en: