Txitxirio-hanburgesak

  • 11423 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Txitxirio-hanburgesak

Descargar

5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Hanburgesak egiteko: jarri txitxirioak beratzen aurreko gauean. Egosi txitxirioak uretan, gatzarekin, ordu eta 15 minutuz, su ertain-baxuan, bigun egon arte. Txikitu oso fin baratxuri-alea eta azenario zurituak. Sueztitu zartaginean oliba-olioarekin, egin eta gorritu arte. Txikitu txitxirioak eta nahastu aurreko barazkiekin, irinarekin eta gatz eta piperbeltz pixka batekin. Errazago txikitzeko, egosketa-ur pixka bat gehi dezakezu. Egin hanburgesak eta berotu plantxan olio pixka batekin, bi aldeetatik, su ertainean, barrutik ere egin daitezen. Entsalada egiteko: zatitu aurretik garbitutako letxuga, ebaki tipula juliana eran eta nahastu entsalada-ontzi batean. Ondu, gatzozpindu olio eta ozpinarekin eta zerbitzatu hanburgesekin batera. Lagundu txigortutako osoko ogi-xerra batekin eta, postrerako, hartu zatitan moztutako anana-xerrak.
Afari baterako proposamen osoa da: platera hornigaiarekin, postrea eta laguntzeko ogia, osokoa beti. Menu osoa, erraza, osasungarria eta merkea. Nutrizio-propietateak. Hauek ditu: barazkiak eta fruta, fruten, ortuarien eta txitxirioen karbohidratoak, barazkien proteina, bihotzerako ona den oliba-olio birjinaren gantza, ortuari eta txitxirioen zuntza eta bitamina, mineral eta fitokimiko kantitate eta aniztasun handia.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: