Urraburua labean barazkiekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Urraburua labean barazkiekin

Descargar

kcal
540 27%
Azukreak
7,88 9%
Koipeak
34,0 49%
Koipeak saturatuak
6,12 31%
Gatza
0.54 9%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 200 ºC-tan berotzen jarri. Urraburuak garbitu. Gorde. Limoia xerratan moztu. Gorde. Urraburuak barrutik eta kanpotik gatzatu.  Limoi-xerrak haien gainean ipini.  Arraina labean sartzeko erretilu batean ipini, eta oliba-olioarekin eta ardo zuriarekin busti. Labean sartu eta 20 minutuz egingo dugu. Arraina labean egiten ari den bitartean, barazkiak prestatuko ditugu. Horretarako, azenarioak garbitu, zuritu eta arraspatu egingo ditugu. Gorde. Aza berdea eta aza morea arraspatu eta gorde. Tipula zuritu eta xerra finetan ebaki. Gorde. Katilu batean, maionesa, azukrea eta ozpina ipini eta krema-itxurako saltsa lortu arte irabiatu. Katilu zabal batean ipiniko ditugu azenarioa, aza berdea, aza morea eta tipula eta uniformeki nahasiko ditugu. Ondoren, ongailua gehitu, nahasi eta gatz-piperrez ondu. Urraburua barazkiekin batera atera mahaira.
Errezeta hau oso egokia da etxean denbora luzez egon behar garen egun hauetarako: nutrizio-kalitate handia dauka, energia-kantitate handirik gabe. Litekeena da egun hauetan ez egitea ohi beste jarduera; beraz, elikadura osasungarria izateaz gain, beharrezkoa izan daiteke ahorakin energetikoa doitzea. Hau nabarmendu daiteke plater honetan: - barazki gordinen anoa bat dauka, eta hori da bitamina eta mineral guztiak aprobetxatzeko modua. Gogoan izan ongi garbitu behar direla. - omega 3 gantz-azido ugari du - D bitamina kopuru handia du. Hori interesgarria da, normalean eguzki-esposizioaren bitartez sintetizatzen dugulako bitamina horren zatirik handiena, eta litekeena da oraingo esposizioa nahikoa ez izatea.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. - 2 EROSKI Natur urraburu ertain (400 g gutxi gorabehera)
  2. - 1 limoi
  3. - 60 ml ardo zuri
  4. - Gatza
  5. - Piperbeltza
  6.  
  7. Entsaladarako:
  8. - 1/2 aza berde txiki
  9. - 1/2 aza more txiki
  10. - 2 EROSKI Natur azenario
  11. - 1 tipula ertain
  12. - Ozpina, olioa, gatza eta piperbeltza maneatzeko

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/