Bihi osoko opiltxoak chia eta marrubi budinarekin

  • Postrea
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

1.-Opiltxoak egiteko: hagaxka batzuk edo irabiagailua erabiliz, irabiatu arrautzak gatz apur batekin eta kanaberako azukre beltz osoarekin (aukerakoa), arbendol-esnearekin eta irinarekin. Orea homogeneo eta pikorrik gabe dagoenean, sartu biberoi batean eta utzi pausatzen 10 minutuz orea loditu dadin. 2.-Berotu zartagina, eta opiltxo bat egingo dugun bakoitzean, koipeztatu oliba-olio birjina estraren tantatxo batekin. Marraztu bihotz bat kanpotik barrura biberoiko orearekin. Irauli bihotz-itxurako opila, eta doratuta dagoenean kendu. Hartu opiltxo bat edo bi, eta trokelatu bihotz batzuk chia eta marrubi budinean jartzeko. 3.- Hidratatu chia haziak arbendol-esnean edo landare-edarian 30 minutuz. 4.-Bitartean, trokelatu marrubiak bihotz forma emateko, eta jarri soberakina motrailu batean edo ontzi batean jogurt greziarrarekin. Nahastu jogurta eta marrubiak motrailuaren eskua erabiliz edo, bestelako ontzi batean badago, erabili sardexka bat, marrubi zatitxoak gera daitezen. Irabiatu ere egin daiteke. 5.-Jarri marrubi-xerrak edalontzitxo batzuen aldeetan, gehitu chia hidratatuzko budina, jogurta marrubiekin nahastuta, opiltxo-bihotz batzuk, ahabiak, masustak, kokoa eta mendafina. Gozatu astigar edo agabe ziropaz edo eztiz. 6.-Jarri opiltxoak plater batzuetan, eta aprobetxatu trokelatu ditugunak ere. Apaintzeko, erabili bihotz itxurako marrubi gehiago, ahabiak eta masustak, eta hautseztatu koko-maluta gozatu eta lurrinduak.

Osagaiak (4 personas)

  1. Opiltxoetarako:
  2. -Landa-oiloetako 3 NATUR arrautzan
  3. -150 ml arbendol-esne edo landare-edarin
  4. -120 g bihi osoko irinnn
  5. -EROSKI oliba-olio birjina estran
  6. -Gatza (aukerakoa)n
  7. -Kanaberako azukre beltz osoa (aukerakoa)
  8.  
  9. Chia eta marrubi budinerako:n
  10. n-Chia haziakn
  11. -Arbendol-esnea edo beste landare-edari batn
  12. -Marrubiakn
  13. -EROSKI jogurt greziarrann
  14.  
  15. Osatzeko eta apaintzeko:n
  16. n-Ahabiakn
  17. -Masustakn
  18. -Kokoan
  19. -Mendafinan
  20.  
  21. Gozatzeko:n
  22. n-Astigar edo agabe ziropa edo eztian
  23. -Koko maluta bigun gozatu eta lurrinduakn

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/