Txuleta erreak kalabaza-chutneyarekin
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Nutrizio-sailkapena
- kcal
- 669 33%
- Azukreak
- 48,15g 53%
- Koipeak
- 39,97g 57%
- Koipeak saturatuak
- 13,03g 65%
- Gatza
- 0,61g 10%
Prestaketa
Txuletak erretzeko:
1.-Igurtzi labeko azpilaren gainazala Oliba-olio Birjina Estrarekin. Jarri txuletak, banatu berakatzak, perrexil-orri batzuk azpil guztian usaina emateko eta busti ardo zuriarekin.
2.-Aurrez labea berotuta labekatu 200ºC-tan, beroa goian eta behean dela, 50 minutu gutxi gorabehera, txuletei buelta emanez erdi eginean (25 minuturen buruan, atera azpila buelta emateko) eta gehitu Oliba-olio Birjina Estra eta gatz pixka bat.
Kalabaza-chutneya prestatzeko
Txuletak labean egin bitartean chutneya prestatuko dugu.
3.-Zartagin edo kazola batean gehitu Oliba-olio Birjina Estra txorrotatxo bat. Brunoise eran ebakitako tipula gorritu gatz pitin batekin 5 bat minutuz su ertain-goikoan.
4.-Ondoren bota kalabaza dado handitan ebakia eta gorritu beste 5 minutuz.
5.-Gozatu hauek botata: jengibrea, iltzeak, kanela adarrean, pipermin ebakia eta piperrautsa gustura. Nahastu 2 bat minutuz, ondo batuta gera daitezen osagai guztiak, kalabaza pixka bat hausteak ez dio axolarik.
6.-Gehitu kainaberako azukre beltz integrala eta gozokitu bete minutu batzuez.
7.-Bota pasak eta birrindu laranja garbitu bat, alde zuririk gabe, mikaztu ez dezan. Erantsi ozpina, eragin nahasteko eta prestatu estalita su ertainean 50 minutuz gutxi gorabehera. Noizean behin, eragin.
8.-Denbora pasatakoan, atera kanela-adarra eta iltzeak, eta zurezko edo silikonazko koilara batekin, hautsi eta zanpatu pixka bat kalabaza, zati handiak baldin badaude.
9.-Zerbitzatu plater batean, kalabaza-chutney bat oinarrian jarrita, gainean ezarri 4 txuleta erre, eta jarri oliba-olio birjina estrarekin, gatz eta ozpinarekin gozatutako entsalada. Gatz-ezkata batzuk zabaldu txuleten gain eta hautseztatu perrexil txikitua.
Txuletetan jarri ditugun labean egindako berakatzak, ontzi batean jar daitezke edo platertxo batean, bakoitzak bere gustura har dezan.
Osagaiak (4 personas)
- Arkume-txuleta erreak egiteko:
- -4 txuleta pertsonako (20tik 25era txuleta)n
- -4 edo 5 berakatz-alenn
- -Perrexilan
- -100 ml. ardo zurin
- -50 ml. Oliba-olio Birjina Estra Extran
- -Gatza ezkatatann
- -Gatza
- Â
- Pkalabaza chutney-a egiteko:n
- -800 g. kalabaza edo kalabaza-mami (garbi, azalik gabe)n
- -1 tipula gorri ertain (150 g, g.g.b.)n
- -30 g. pasan
- -300 ml. sagar-ozpinn
- -150 g. kainaberako azukre beltz integralan
- -25 g. jengibre fresko edo 1 koilarakadatxo jengibre xehen
- -3 usaindun iltzen
- -1 kanela-adarn
- -Laranja 1en birrinduran
- -50 ml. Oliba-Olio Birjina Estran
- -Gatz pittin batn
- -Piperrautsa (gustura)n
- -1 pipermin (aukeran)n
- -Perexil txikitua dekoratzeko
- Â
- laguntzeko
- -Poltsa, 100 g. EROSKI Supremme Kimu entsalada.
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
