Marti eta Mahongo gazta

Mahongo gazta, Ramallet tomatea, Trempó koka… istorioak sortzen dituzten produktuak dira, jatorri bat duten istorioak. Hemengo produktua kontsumituz, kontatzen dizkizugun horrelako istorioak gertatzen jarraitzea ahalbidetzen duzu.

 

Gure dendetan balear jatorriko 1.324 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Balearretako 153 hornitzailerekin dugun lankidetzaren emaitza. Jarrai dezagun istorioak sortzen!

“Marti eta Mahongo gazta”

istoria

“Orain dela ia 40 urte, maleta batekin eta egunkari-paperetan bildutako Mahongo gazta batekin abiatu nintzen Menorcatik. Itsasontzian, gazta askaltzeko atera nuen, eta ondoko eserlekuan irakurtzen ari zen neska batekin hitz egiteko aprobetxatu nuen. Gazta eskaini nion. Senez atera zitzaidan. Hain gozoa den zerbait daukazunean, partekatu beharra dago. Hala zen lehen, eta hala da orain ere. Urteak igaro arren, nire uharteko gazta partekatzen dut oraindik ere.”

Marti, Menorka

“Mahongo gaztaren usaina gure aitonaren eskuen usaina da. Menorcan gazta onak egiten ziren, baina aitonarenak guztietan onenak ziren. Beste uharte batzuetatik ere etortzen ziren aitonaren gazta erostera.”

Juan, Menorka

“Mahongo gazta gure bizitzen zati bat da; hura usaindu eta jatean, aitona eta ama datozkit gogora, fogasser batekin hari forma ematen. Buruan iltzatuta dauzkadan irudiak dira, eta beti ateratzen didate irribarre bat.”

Marc, Menorka

500 queso maho
500 x 62216-tomate

RAMELLET TOMATEA

“Txikitatik hoberen gogoratzen ditudan gauzetako bat da ramellet tomate sortak egitea. Amak eta amonak haiekin egoten uzten zidaten, eta amaitu arte laguntzen, edozein ordu zela ere. Asko gustatzen zitzaidan tomateak haritzea, nagusien elkarrizketak entzun bitartean.”

Laura, Mallorka

“Madrilera joan nintzenean ikastera, harritu egin ninduen han ez zirela tomateak esekitzen, Mallorcan bezala, eta zaporea ere ez zela berbera.”

Julia, Mallorka

“Baserriko ogia, ramellet tomatea, olioa eta gatza: hori besterik ez zeukaten jaten genituen ogitartekoek; hestebeterik gabe. Haiek bai askariak! Ezerk ez du horrelako zaporerik. Mallorcaren zaporea duelako izango da; haurtzaroarena. Eta ez dagoelako halako tomaterik beste inon!”

Bernat, Mallorka

BASERRIKO OGIA

“Gure amona Eulàlia, egunero bizikletan igo, eta han inguruan zegoen labe batera eramaten zuen ore ama, egostera. Legamia modernoa agertzean, ogia jada ez zen berdina: bolumen askoz handiagoa zuen, eta gainezka egiten zuen saskian; horregatik, labezainak bikoitza kobratu nahi izaten zion”

Cati, Menorka

450 x 16684730_2
600x3398328_3398302_3398344

BERTAKO ESNEA

”Niretzat, amaldeko aitona-amonak heroiak dira. Ondo-ondo gogoratzen ditut umetan etxean izaten genituen esnea eta gazta. Menorcako esne eta gazta ekoizten eta esportatzen aitzindariak izan ziren.”

Cati, Menorka

”Gogoratzen dut txikitan esne bila bidaltzen nindutela, ni bakarrik. Sei urte-edo nituen. Hura bai abentura. Metalezko esneontzi batekin eta txanpon batekin joaten nintzen. Pozik. Etxera iristean, amak hiruzpalau aldiz egosten zuen esnea, eta, gero, iragazi, esne-gaina kentzeko.”

Azahara Moyano, Menorka, Bartzelonan bizi da

”Egun batean, jada ez genuen esneontzirik behar; esnea beirazko botila batean ematen ziguten, eta, noski, berrerabili egiten genuen. Kaskoa hutsik eraman, eta 20 pezeta ematen zizkizuten. Diru horrekin, oparitxo bat erosten nuen beti. Eta Coinga esnearen zaporea bene-benetakoa zen, ezberdina. Bertako esnea opari hutsa da. Benetako esnea.”

Azahara Moyano, Menorka, Bartzelonan bizi da

BELARRETAKO JD-KO TXAHALKIA

“Okelarik onena Ses Tanqueskoa zen. Han behiak oso ondo zaintzen ditugulako izango da. Bertako okela zen, gure behiena.”

Azahara Moyano, Menorka, Bartzelonan bizi da

“Okela? Beti hemengoa. “Itsasontzirik ikusi ez duen okela”, zioen gure aitonak. Eta arrazoia zuen! Balearretako txahalkirik onena, zalantzarik gabe.”

Antonio, Balearrak

500 ternera
450x10513851_2

QUELITAS

“Nire alabetako baten urtebetetzea den bakoitzean, quelitak erosten ditut; izan ere, alabak Galiziakoak ditudan arren, galleta horiekin nik izandako harreman bera izatea nahi dut. Haiekin hazi nintzen nire uharte maitean; nire ospakizun guztietan egon dira, nire une zoriontsu guztietan. Eta gauza bera nahi dut alabentzat. Gainera, izugarri gustatzen zaizkie.”

Jaime, Mallorka

SOBRASADA

“Historiako ogitartekorik onena sobrasada-ogitartekoa da. Haren zaporea ez dut inoiz ahaztuko. Nire uhartera itzultzen naizenean, Juanen tabernan egiten dut lehen geldialdia sobrasada-ogitarteko bat jateko, nik bakarrik, eta hortik aurrera politagoa iruditzen zait dena.”

Catalina, Mallorka

“Niretzat, sobrasadaren usaina haurtzaroaren usaina da, ikastetxetik itzultzean prestatzen zizkiguten ogitarteko haiena. Nik gauza bera egiten dut nire seme-alabekin, eta, txokolate-ogitartekoaz gain, gehien gustatzen zaiena da.”

Alberto, Mallorka

“Familia Bartzelonan dut orain, eta, haiek bisitatzera noan bakoitzean, gauza bera galdetzen didate beti ni ikusi bezain laster: “Zer moduz zaude?” edo “Eta lana, zer?”. Bai zera! Lehen galdera beti da hau: “Sobrasadarik ekarri duzu? Eta Maóko gaztarik?”.”

Josefa, Mallorka

“Gogoan ditut gosari haiek, neba-arrebekin ika-mika, azken ensaimada nork jango… Zirrara eragiten dit seme-alabak gauza bera egiten ikusteak.”

Meli, Mallorka

ZOPA MALLORKARRA

“Gaixo nengoenean, amak zopa mallorcarra prestatzen zidala gogoratzen dut. Hobeto sentiaraziko ninduela esaten zidan. Eta hala zen! Nik gauza bera egiten dut alabekin. Indargarri itzela da.”

Zaira, Mallorka

Jatorri bat duten produktuak dira, istorio gisa jaioak; esaterako, jarraian kontatuko dizkizugun istorioak. Komunitate bakoitzaren istorioak ezagutzeko, egin klik haietan.

Marti eta Mahongo gaztaMarti eta Mahongo gaztaMarti eta Mahongo gaztaMarti eta Mahongo gaztaMarti eta Mahongo gaztaMarti eta Mahongo gaztaMarti eta Mahongo gazta