Jon eta Bermeo Hegaluzea

Idiazabal gazta, Bermeoko hegaluzea, Ibarrako piperminak eta Gernikako piperrak… istorioak sortzen dituzten produktuak dira, jatorri bat duten istorioak.

Hemengo produktua kontsumituz, kontatzen dizkizugun horrelako istorioak gertatzen jarraitzea ahalbidetzen duzu.

Gure dendetan euskal jatorriko 2.293 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Euskadiko 291 hornitzailerekin dugun lankidetzaren emaitza. Jarrai dezagun istorioak sortzen!

“Jon eta Bermeo Hegaluzea”

istoria:

“Kanpora joan nintzenean ikastera, aitak Bermeotik bidalitako hegaluze-potoz betetako kutxek ematen zidaten poz handiena. Horrexek zirraratzen ninduen gehien: poto bat ireki eta usaintzeak. Bermeoko portuan egotea modukoa zen. Gainera, han ez zuen inork halakorik probatu. Apunteekin trukatzen nuen! Diruak baino gehiago balio zuen.”

Jon, Bermeo

“Euskal Herriko portuetara lehenengo hegaluzea heltzen den momentutik, mezuak jasotzen hasten naiz. Bazkaria kuadrillarekin! Oraingoan, marmitakoa Anneren etxean. Gazte-gaztetan hasi ginen joaten, eta, orain, seme-alabekin goaz.”

Beni, Lekeitio

IDIAZABAL GATZA

“Ardi latxen edo Karrantzako ardien esnearekin bakarrik egin daiteke Idiazabal gazta. Karrantzakoa naizenez, produktu hau neure-neurea dela sentitzen dut; horregatik, janari batera noan bakoitzean, nire herriko Idiazabal gazta bat eramaten dut, eta arrakasta izugarria izaten du beti.”

Oskar, Karrantza

“Emaztearen familia Menorcakoa da, eta, elkartzen garenean, gaztak trukatzen ditugu beti. Guk Idiazabal gazta ematen diegu, eta haiek guri Maóko gazta. Dagoeneko tradizio bat da! ”

Esteban, Ordizia

“Nire osaba zaharra artzaina zen Urbia aldean. Auzokoarekin truke bat egiten zuen. Bere ardi latxen esnea gaztekin trukatzen zuen. Eta, gurekin bizi zenez, ondo baino hobeto gogoratzen dut nola zetorren, gaztak lepoan zekartzala. Ez dut inoiz ahaztuko usain hura.”

Isabel, Oñate

“Iraileko bigarren asteazkenean, Ordizian, urteko Idiazabal gazta onena ebakitzen da. Gertaera garrantzitsua da. Gure familian, gaztazale amorratuak garenez, beti joaten gara. Elkarretaratzeko aitzakia da, bai eta Idiazabal gaztarik onena jatekoa ere.”

Maider, Azpeitia

“Karrantzar petoa naiz, eta harro-harro sentitzen naiz nire herriko esnea ikusten dudanean. Onena da! Hango behiak nire ezagunak izango balira bezala.”

Rafa, Bilbao (Karrantzan jaioa)

ARABAKO LEKALEAK

“Kuadrillarekin egiten ditugun bazkarietan, indabak jaten ditugu, eta, noski, Arabako pikartak izan behar dute. Nahi eta nahi ez; bestela, ez litzateke gauza bera izango. Kuadrillako batek erosi egiten ditu, beste batek bere txokoan presta ditzan. Beti prestatzen ditu pertsona berak. Jon du izena, eta sukaldari izugarri ona da.”

Josu, Agurain

“Gaur egun ezinezkoa dirudi, baina egia da: garai batean, emakumeok (emakumeok bakarrik), elkartu, eta dilista onak eta txarrak bereizten genituen. Harriak eta guzti agertzen ziren haien artean! Eta berriketan aritzeko aprobetxatzen genuen. A zer akelarreak egiten genituen! Egun, Arabako dilista berberak jaten ditugu, baina orain ez dira onak eta txarrak bereizi behar. Orain, den-denak dira onak.”

Arantza Legutio

“Gure amamak zioen dilistak txiroen okela direla. Merkeak eta elikagarriak direla esateko modu bat zen. Nire beti gustatu izan zaizkit, eta, noski, onenak, nire herrikoak.”

Anne, Burgelu

EUSKAL ORTUARIAK

”Amamak beti zioen ezetz, haren etxean ez zela sartuko 5 km baino gehiago egin dituen letxuga edo tomaterik. Orduan ez nuen ulertzen, baina orain bai. Eta berdin pentsatzen dut. Nire seme-alabei ere horixe irakasten ahalegintzen naiz. Ez dago alderik!”

Miren, Sopela

GERNIKAKO PIPERRAK

“Etxean, sasoiko lehenengo Gernikako piperrak jatea gertakari garrantzitsua da. Denoi gustatzen zaizkigu! Eta, sasoiaren hasieratik, janari guztietan daude piperrak. Denda guztietan amaitzen diren arte jaten ditugu.”

Ainara, Bilbo

“Gernikako piperren zale porrokatuak gara. Madrilerako bidaia bakoitzaren aurretik, Durangotik irtetean, nire anaia Guillermo eta biok beti joaten ginen hango supermerkatura “bertako produktuak” erostera; batez ere, txakolina eta Gernikako piperrak.”

Susana Rodríguez de Cos. Medikua. Durangon (Bizkaia) jaioa, Madrilgo egoiliarra.

“Hainbeste gustatzen zaizkigunez Gernikako piperrak, nire lagun “Jota” haiek ekoiztera animatu zen, Toledon duen baratzean. Non eta Toledon! 24 piper-landare landatu zituen, eta oso ondo hazi ziren. Piper kopuru ikaragarria eman zuten, merkatuetan aurkitu ohi direnak baino apur bat handiagoak, eta zapore oso onekoak.“

Alberto Velilla Lacalle. Bilbon jaioa, Madrilgo egoiliarra, Juan José González Cresporen ortuari eta testigantzari buruz

IBARRAKO PIPERMINAK

“Indaba-jana egiten dugunean, familian, indabak berak bezain garrantzitsuak dira piperminak, edo are gehiago. Indabekin, beti piperminak! Anai-arrebek eta nik, txikitan, nork gehiago jan lehiatzen ginen. Eta, sobera geratzen baziren, amak gilda txundigarriak egiten zituen.”

Xabier, Ubidea

SAGARDOA

“Kuadrilla osoa elkartzea asko kostatzen zaigun arren, sagardotegiko urteroko bazkaria sakratua da. Unibertsitatean hasi ginenetik, urtero-urtero joan gara Astigarragara. Huts egin gabe! Orain, seme-alabekin goaz. Plana ezberdina da, baina asko gozatzen dugu, edonola ere. Espero dut ez diogula inoiz utziko joateari.”

Joana, Basauri

“Urtarril guztietan, sagardotegira goaz, huts egin gabe. Tamalez, aurtengo pandemia dela eta, ezin izan gara joan, baina laster joan ahalko gara.”

Josu, Getxo

ARABAKO PATATAK

“Gure aititak zioen patatak lurpean ostendutako altxorrak zirela, eta nire neba-arrebak, lehengusu-lehengusinak eta ni haiek bilatzen olgatzen ginen. Patata-sasoia zenean, aititak 100 pezeta ematen zizkigun zakuak betetzen laguntzeagatik. Eta, gero, amamak patata-tortilla gozo-gozoak egiten zizkigun. Ez dut inoiz jan haien parekorik!”

Alaia, Amurrio

“Txikitan baten batek patatero esaten zidanean, asko haserretzen nintzen. Orain, ordea, harro sentiarazten nau; bai, noski! Munduko patatarik onenak badauzkagu, harro egoteko modukoa da, ezta?”

Josu, Gazteiz

EZTIA

“Txikitan amamaren etxean uzten gintuztenean, ogia eta eztia ematen zizkigun askaltzeko. Zioenez, ez zegoen hori baino osasungarriagorik. Erleei buruzko istorioak kontatzen zizkigun. Erleak ezagutzen zituela esaten zigun, lan egiten entzuten zituela. Erlauntzak eta abaraskak zeuzkan auzoko bati erosten genion eztia. Egun, auzoko hori kooperatiban dago, eta erlauntza gehiago dauzka.”

Lea, Zarauz

ALZOLAKO URA

“Txikitan, Altzolako ura magikoa zela esaten zidaten, superbotereak ematen zituela. Altzolako ur-botila bati begiratzean, ezin diot irribarreari eutsi hori gogoratzean.”

Miren, Elgoibar

“Etxean tomatea poteratzen genuen bitartean, ama erlaxatu egiten zen, eta gaztetako istorio mordoa kontatzen zigun. Asko gustatzen zitzaigun haiek entzutea. Altzolako bainuetxeari buruz kontatzen zizkigunak ziren gure gogokoenak. Zioen moduan, ume batzuek aurkitu zuten hango ura lehenengoz. Gure etxean, ura beti izan da Altzolakoa, eta beti izango da hala.”

Maite, Elgoibar

Jatorri bat duten produktuak dira, istorio gisa jaioak; esaterako, jarraian kontatuko dizkizugun istorioak. Komunitate bakoitzaren istorioak ezagutzeko, egin klik haietan.

Jon eta Bermeo HegaluzeaJon eta Bermeo HegaluzeaJon eta Bermeo HegaluzeaJon eta Bermeo HegaluzeaJon eta Bermeo HegaluzeaJon eta Bermeo HegaluzeaJon eta Bermeo Hegaluzea