Santoñako antxoak, sobatuak, Liébanako gaztak… istorioak sortzen dituzten produktuak dira, jatorri bat duten istorioak. Hemengo produktua kontsumituz, kontatzen dizkizugun horrelako istorioak gertatzen jarraitzea ahalbidetzen duzu.

 

Gure dendetan kantabriar jatorriko 401 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Kantabriako 59 hornitzailerekin dugun lankidetzaren emaitza. Jarrai dezagun istorioak sortzen!

“Rebeca eta Santoñako antxoak”

istoria

“20 urte daramatzat kontserbagile-lanetan. Familia-tradiziotik datorkidan lan bat da. Ikasketak utzi, eta amarekin lanean hasi nintzen. Lan nahiko gogorra da, errutinazkoa, denbora guztian gauza bera egiten… Nire txikitako lagunak, orain, lankide ditut. Noski, lagunak izaten jarraitzen dugu. Eta horixe da nire lanaren alderik onena. Gogorrena negua da, hotza dagoelako; arrainak izoztuta eta guzti iristen dira.”

Rebeca, Santoña

“Hegaluze-poto bat ireki eta usaintzen dudanean gogora datorkidan lehen gauza amona da. Amak lanera joan behar zuenean, amonarekin geratzen nintzen. Herriko jaiak ere ekartzen dizkit gogora. Bazkari bat egiten genuen denok batera. Etxeko atariak hegaluzearen usaina hartzen zuela gogoratzen dut oraindik. Usain oso bereizgarria, itsasoarena, gozoa. Garai batean, amak eta biok Santoñatik Bilbo eta Bermeora eramaten genuen hegaluzea. Trenez joaten ginen, eta ia 5 ordu behar izaten genituen. Berezi-berezi sentitzen nintzen. Gero, gainera, lagunen aurrean harrotu nintekeen, Bilbora joan nintzelako. Lanbide hau nire bizimodua da; momentu onak eta txarrak izan ditut hemen.”

Avelina, Santoña

“Hegaluze-poto bat irekitzea etxea usaintzea da. Izan ere, hegaluzea etxean egosi izan dugu betidanik. Etxea dakarkit gogora. Usain oso berezia da.”

Clara, Santoña

“34 urte baino gehiago daramatzat kontserbagile-lanetan. Orain baino askoz zailagoa zen orduan, ez baikeneukan prozesuan zehar erabiltzeko makina eta tresna egokirik. Eskuz egiten zen dena, eta batez ere emakumeak ginen, gizonak itsasora joaten baitziren hegaluzea arrantzatzera.”

Marisa, Santoña

“Santoñan etxetxo bat erostea zen gure ilusiorik handiena. Herri honetan igaro dut haurtzaroaren zati bat, eta bertan bizi da nire familiaren zati bat. Amaren moduan, bisita dugunean, asko gustatzen zait bertako produktuekin prestatzea janaria: gaztak, arraina… baina protagonistak beti dira Santoñako antxoak. Apustu segurua dira.”

Marta, Santander

18476861 (1)

‘PICÓN’ GAZTA

“Uda guztietan, Madrilgo lehengusu-lehengusinak datozenean, elkarretaratze-afari bat egiten dugu, antxoa eta sobaoekin. Hala ere, Tresvisoko picón gazta da beti azkar-azkar amaitzen dena.”

Juan Trueba García. Hazas de Cesto (Kantabria). Santander eta Madrilgo egoiliarra.

SOBAO, GAZTA-PASTELA ETA GORBATAK

“Aita arropa-saltzailea zen, eta asko bidaiatzen zuen. Iparraldeaz arduratzen zen, eta, bidaia batetik itzultzen zen bakoitzean, sobao eta gazta-pastel mordoa ekartzen zuen. Islakoa zen bera, eta produktu horiekin hazi zela zioen beti. Guk zirraraz itxaroten genion. Asteburu hartako gosaria mundiala izaten zen!”

Maria, Bilbo

“Amonak, askaltzeko, herriko esnea eta sobaoak ematen zizkigun. Hainbeste gustatzen zitzaizkigunez sobaoak anaiari eta bioi, nork gehiago jan lehiatzen ginen. Aitonak errieta egiten zigun, baina ezin zion eutsi irribarreari.”

Juanjo, Gama

500 x 1167816_3

Jatorri bat duten produktuak dira, istorio gisa jaioak; esaterako, jarraian kontatuko dizkizugun istorioak. Komunitate bakoitzaren istorioak ezagutzeko, egin klik haietan.

Rebeca eta Santoñako antxoakRebeca eta Santoñako antxoakRebeca eta Santoñako antxoakRebeca eta Santoñako antxoakRebeca eta Santoñako antxoakRebeca eta Santoñako antxoakRebeca eta Santoñako antxoak