Marisa eta Etxauriko gereziak

Erronkariko gazta, Etxauriko gereziak, Tuterako zainzuriak… istorioak sortzen dituzten produktuak dira, jatorri bat duten istorioak. Hemengo produktua kontsumituz, kontatzen dizkizugun horrelako istorioak gertatzen jarraitzea ahalbidetzen duzu.

 

Gure dendetan nafar jatorriko 1.687 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Nafarroako 160 hornitzailerekin dugun lankidetzaren emaitza. Jarrai dezagun istorioak sortzen!

“Marisa eta Etxauriko gereziak”

Istorioa:

“Txikitan, ahizpari belarritako ederrak erosi zizkioten. Jeloskor jarri nintzen, baina, oraindik ez nuenez zulorik, aitak besotan hartu, eta ibarrera eraman ninduen. Garai hartan, gereziondoak gereziz gainezka zeuden. Seinalatu egin zituen, eta esan zidan: “Begira, Etxauriko gereziak! Haiek bai harribitxiak”. Sorta bat hartu, eta belarrietan jarri zidan. Osaba Antoniok, zeina gurekin joan baitzen, argazki bat atera zidan. Eta, ordutik, gurasoen egongelan dago. 20 urte joan dira honezkero.”

Marisa

“Etxaurira noanean eskalatzera, egun horretarako behar dudan guztia eramaten dut bizkar-zorroan. Sokak, kaskoa, mosketoiak, Erronkariko gazta zati bat, eta Etxauriko gereziak.”

Iker, Iruñea

“Gasteizen 15 urte daramatzadan arren, seme-alabak Etxauribarrera eramaten jarraitzen dut, gereziondoak loretan ikustera, txikia nintzenean aitak nirekin egiten zuen bezala.”

Mikel, Vitoria

“Sinestezina ematen du, baina esan dezaket Etxauriko gereziei esker maitasuna nigana itzuli zela. 39 urterekin dibortziatu ondoren, lagun zahar batekin egin nuen topo. Etxauriko gereziekin marmelada egiteko geratu ginen, eta ordutik elkarrekin jarraitzen dugu.”

Cristina Ros

peq cerezas etxauri

ERRONKARIKO GAZTA

“Erronkariko gazta, pikillo piperrekin batera, Nafarroako gauzarik tipikoena da. Nire lagun Garbik, zeina ingurukoa baita, gaztak oparitzen dizkigu bisitan datorren bakoitzean. Niri, mendian zehar elkarrekin egiten genituen txangoak oroitarazten dizkidate.”

Cristina Oley

“Frantziara joan nintzenean bizitzera, etxetik 50 km-ra zegoen denda batera joaten nintzen, Erronkariko gazta erostera. Nire jendearengandik hurbilago sentiarazten ninduen. Zer gozoa den, gainera!”

Leire, Frantziako egoilarra (Lizarran jaioa)

“Aitonarekin mendira joaten nintzenean, beti eramaten nuen Erronkariko gazta puska bat. Orain, jaten dudan bakoitzean, haren ahotsa aditu dezaket ia, istorioak kontatzen.”

Juan Andrés, Lizarra

“Gurean, Etxauriko krosean lasterka egitea tradizioa zen. Indarberritzeko, Erronkariko gazta puska on bat, txantxigorri-opilak eta, amaitzeko, Etxauriko gereziak jaten genituen. A zer plana!”

Iñigo, Olite 

BARAZKI ETA ORTUARI FRESKOAK

“Endibiek ama oroitarazten didate. Roquefort gaztarekin prestatu ohi zituen. Kukuluak ere egiten zituen. Aunitz gustatzen zitzaizkion. Egia esan, janari guztiek oroitarazten didate ama.”

Cristina Oleby García

“Uste dut ez dudala inoiz dastatu (eta ez dudala inoiz dastatuko) amatxirenak bezain ona den orbururik. Nafar peto-petoa zen gure amatxi. Errezeta eskatzen genionean, sekretua lehengaian zegoela zioen. Serio-serio jartzen zen, eta esaten zuen ez zegoela orburu nafarren parekorik.”

Javier, Iruñea

“Txikitan, ez zitzaizkidan gustatzen ez zainzuriak, ez orburuak. Amak sufritu egiten zuen nirekin. Oroitzen dut nola esaten zidan gustatu ezean ezin nintzela nafarra izan. Orain, berriz, aunitz gustatzen zaizkit!”

Eunate, Iruñea

verdura fresca
CONSERVA VERDURAS

BARAZKI KONTSERBAK

”Maitasun handiz oroitzen ditut Bruselan unibertsitate-ikasle gisa emandako urteak. Gurasoak ni ikustera etortzen ziren behin edo beste, eta bisita bakoitzean zainzuri- eta orburu-potoak ekartzen zizkidaten. Maletak bete-beterik eramaten zituzten! Haiek prestatzen ikasi nuen, eta sukaldari onaren ospea lortu nuen. Nik, arrautzak frijitzen ere ez nekiela!”

Leire, Tutera

“Aita nafarra dut, eta janari garrantzitsu guztietan zainzuriak zeuden; nafarrak, noski. Niretzat, zainzuri nafarrak ospakizun-sinboloa dira.”

Esteban, Bilbo

HAMAIKETAKOA

“Urtero, Sanferminetako hamaiketakoa jateko toki bat erreserbatzeaz arduratzen da kuadrillako bat. Erantzukizun handia da, aurrerapen handiz erreserbatu behar baita. Herriko bestetan gehien gustatzen zaizkidan momentuetako bat da.”

Carlos, Iruñea

“Txupinazorako indar hartzeko, derrigorrezkoak dira arrautza frijituak txistorrarekin. Gainera, betiko lagunekin egiten den plan bat da. Momentu horrek ez du parekorik.”

Elena, Iruñea

“Niretzat, Sanferminetako hamaiketakoa bi aldiz da berezi; izan ere, arrautza- eta txistorra-plater on bat berezia da berez, baina, gainera, urte batean orain nire emazte dena ezagutu nuen hamaiketakoa jatean. Ezin iruindarragoa!”

Ignacio, Iruñea

“Gure kuadrillan, Sanferminetako hamaiketakoa sakratua da. Kuadrilla osoa biltzen den egun bakarra da urtean. Ez dio axola non bizi garen: egun horretan, herrira itzultzen gara denok, salbuespenik gabe.”

Santi, Iruñea

Jatorri bat duten produktuak dira, istorio gisa jaioak; esaterako, jarraian kontatuko dizkizugun istorioak. Komunitate bakoitzaren istorioak ezagutzeko, egin klik haietan.

Marisa eta Etxauriko gereziakMarisa eta Etxauriko gereziakMarisa eta Etxauriko gereziakMarisa eta Etxauriko gereziakMarisa eta Etxauriko gereziakMarisa eta Etxauriko gereziakMarisa eta Etxauriko gereziak