
Gure misioa bezeroa barne hartzea da, zuri entzutea. Zuri hutsik gabe asebetetzeko modua bilatu nahi dugu. EROSKI osatzen dugunok konpromiso eta inplikazio handiak ditugu egindako lanarekin. Gure dendak bisitatzean, etxean bezala sentiarazi nahi zaitugu, eta horregatik nahi dugu haiek erosoak, osasungarriak eta berrikuntzan puntakoak izan daitezela.
Aberastasun gehiago sortzea eta modu solidarioan banatzea ahalbidetuko diguten irabaziak lortzeko lan egiten dugu. Gainera, konpromiso handia dugu osasunarekin, ongizatearekin eta gizartearen garapen iraunkorrarekin.
Zugandik gertu egon eta “zurekin” leloa errealitate bihur dadin lan egiten dugu. Gure dendak kontsumitzaile guztien gustukoenak izan daitezen lortu nahi dugu.
Bost balio xume hauek definitzen dute gure enpresa-proiektua eta pertsonekin eta jarduten dugun ingurunearekin harremanetan egoteko modua:
EROSKIn lan egiten duten pertsonak jabeak dira. Horrek esan nahi du enpresaren kapitalean parte hartzen dutela, eta, ondorioz, baita haren emaitza ekonomikoetan eta etorkizunean ere.
Kooperatibaren eta beste enpresa moten arteko desberdintasun handienetako bat da formula horrek langileei parte hartzen ahalbidetzen diela. EROSKIn partaidetza hori enpresaren ardatz nagusietan hezurmamitzen da: kudeaketa, erabakiak eta emaitzak.
Jarduten dugun erkidegoaren ongizateari laguntzen diogu, eta aberastasunaren banaketa solidarioaren bidez, haren garapen sozialean, kulturalean eta ekonomikoan eragiten dugu.
Gure ustez, gure jarduera-eremuetan etengabeko berrikuntza izatea ezinbestekoa da, enpresak aurrera egin dezan eta gizarteak eta kontsumitzaileek gure jardueraren gainean dituzten itxaropenetara egoki gaitezen.Konpromisoa
Gure egunerokoan kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna defendatzen ditugu produktu seguruak eta osasungarriak eta informazio gardena, baliogarria eta osoa eskaintzearen bidez. Aldi berean, gure balio-jarduerak sortutako ingurumen-inpaktua murrizten dugu, bezeroentzat zein komunitatearentzat. Jarduera honen parte handi bat EROSKI Fundazioaren bidez gauzatzen dugu.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak