20/1/2017
Azal atopiko eta deshidratatuentzako belle bainu-gelak
Azal bakoitzak ezaugarri eta behar zehatzak ditu, eta, horregatik, zure azala ezagutu behar duzu, produktu bat aukeratu aurretik.
belle markak bainu-gel berriak ditu, azal sentikorrenak babesteko eta behar zehatzenak asetzeko. Eta belle produktu guztiak bezala, gelak dermatologikoki frogatuta daude eta ez dute parabenorik osagaietan.
Azal Atopikoa
Azal Deshidratatua
% 5 urea purua eta glizerina dituen gel hau biziberritzeko eta elikatzeko beharra duten azal deshidratatu eta latzetarako garatua izan da. Urea puru kopuru handia eta glizerina dituenez, lehortasuna eta tenkatasuna arintzen laguntzen du. Ezkatatzea eta zimurtasunak ezabatzen ditu.
belle, guztiontzako marka bat
belle 2009an sortu zen, Eroskiren emakume eta gizonentzako edertasun- eta ongizate-marka gisa. 400 produktu baino gehiago ditu merkatuan, eta horien artean, aurpegirako eta ilerako kosmetika, gorputz-lozioak, higiene-produktuak, tratamendu zehatzak, eguzkitakoak, makillajea eta lurrinak ditugu. Hala, belle haren eremuan gehien garatu den edertasun-marketako bat da.
Parabenorik gabekoak, klinikoki egiaztatuak eta eraginkortasun bermatuarekin, belle produktuak irtenbide bikaina dira eta EROSKIn baino ez dituzu aurkituko. Ezagutu sorta guztia hemen