belle&SUN, eguzkitarako babes eraginkorrena


Bigarren azal bat

Badakigu eguzkia atsegin duzula, baina badakizu zein arrisku dituen? Eguzkia hartzen duzunean, azalak erradiazioak jasotzen ditu eta, luzaro egonez gero, eragin kaltegarriak izan ditzake zure azalaren osasunean. Hori dela-eta, funtsezkoa da, eguzkipean jarri baino lehen, eguzki-babes bat jartzea. Azal mota guztietarako produktu sorta zabalarekin, belle&SUN eguzkitakoek babes guztiak eskaintzen dizkizute (txikia, ertaina, handia eta oso handia). Gainera, espektro zabalekoak dira. Hau da, eguzki-erreduretatik babesteaz gain, UVA erradiaziotik ere babesten dute, zelula-kaltetzearen eta azala zahartzearen arduradun nagusitik.

Zure azala babesteaz gain, zaindu ere egiten dute belle&SUN produktuek, eguzkiaren, kresalaren eta kloroaren efektu lehortzaileen aurka egiten lagunduz. E bitamina eta agente hidratatzaile askoko formuletan oinarrituta, gure produktu guztiak azkar xurgatzen dira eta testura arina dute. Eta hori guztia gutxi balitz, ura jasaten dute eta dermatologikoki testatuta daude.

 

Aparteko babesa

belle&SUN produktuarekin baduzu eguzkitik babesteko aliatu onenetako bat. Halere, hona hemen beste aholku batzuk eguzkia osasuntsu hartzeko:

  • Ahal dela ez egon eguzkitan eguneko ordu beroenetan, hau da, eguerdian.
  • Ahal dela ez egon denbora asko eguzkitan, baita eguzkitik babesteko produktu bat erabiltzen baduzu ere.
  • Ez jarri haurren eta haurtxoen azala zuzenean eguzkitan.
  • Aplikatu zure gogoko belle&SUN produktua OPARO eta eman berriz maiz
  • Gogoratu inongo eguzki-produktuk ez duela % 100ean babesten
  • Orain badakizkizu zein diren azala seguru beltzarantzeko sekretuak. belle&SUN da zure azala babestuta egoteko aukera onena.

Seguru interesatuko zaizula