2022/02/25

PRODUKTU ERRETIRAKETA

Rum Salted Caramel & Biscuit. Häagen-Dazs, 460 ml-ko izozkiaren erretiraketa

General Mills hornitzaileak jakinarazi digu, 2022/09/07-ko kontsumo-data gomendatua duen Rum Salted Caramel & Biscuit. Häagen-Dazs, 460 ml-ko izozkiaren etiketa ez dela zuzena.Izan ere, produktuak arrautza, esnea, garia eta soja duela jakinarazi digu eta substantzia hori ez dagoela produktuaren etiketan adierazita.

Ondorioz, EROSKIn kaltetutako produktuaren ale guztiak baztertu ditugu.

ADI: Arrautzari, esneari, gariari eta sojari alergia dioten pertsonek ez dute kontsumitu behar.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

Zenbatekoa itzuliko dizugu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deitzen baduzu edo gure edozein dendatatik pasatzen bazara. Barkatu eragozpenak.

Zerbait argitu nahi baduzu, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefonoan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo mezu elektroniko bat bidaliz.

Honetaz gain, Häagen-Dazs-en estekaren bidez egin ditzakezu gainontzeko kontsultak: Häagen-Dazs-en komunikatua

flecha-volv