Merkataritzasareko Zuzendari Nagusiaren gutuna
2015ean amaitutzat eman ditugu 2012an definitutako plan estrategikoan elikagaien merkataritza-sarea saneatzeko hasi genituen operazioak. Egon nahi genuen lekuan gaude orain.
• Denda-sarearen birmoldaketa EROSKI taldeko establezimenduen % 27ra heldu da dagoeneko.
• Guztira, belaunaldi berriko 387 denda ditugu: «Zurekin» merkataritza-eredu berrira eraldatutako 16 hipermerkatu eta 371 supermerkatu; horietatik 166 EROSKIren bereizgarriarekin, 159 denda CAPRABOren bereizgarriarekin Katalunian eta 46 denda FAMILIA bereizgarriarekin Galizian.
• «Zurekin» merkataritza-eredu berrira eraldatutako denden salmentak % 7 igo dira.
• 2015ean 99 denda ireki ditugu, gehienak supermerkatu frankiziadunak, Galizian FAMILIA denda bat ireki dugu eta FORUM SPORT kirol-materialeko 4 denda berri ere ireki ditugu. FORUM SPORT kirol-materialeko 4 denda berri ere ireki ditugu.
• Tarragonan lehen supermerkatu frankiziaduna ireki dugu.
• Frankizia-sarearen salmentak % 20 hazi dira , irekitako denda berriei eta «zurekin» negozio-eredu berriari esker.
• “Click&Collect”.Merkataritza elektronikoa ere aurrera: salmentak % 12 handitu dira «Click&Drive» eta «Click&Collect» zerbitzu berriek lagunduta.
Denda-sarea «zurekin» merkataritza-eredu berrira aldatzeko prozesua bizkortzen jarraitu dugu. 2015ean, 387raino heldu da belaunaldi berriko denden kopurua. Horrek dugun elikagaien banaketa-sarearen % 27 suposatzen du.
Birmoldaketa gehienak merkatu-kuota esanguratsuagoa dugun eremuetan egin dira eta gure gaitasunak asko handitzen ari gara sinergia garrantzitsuekin. Gure denda propioen sarearen zati handiena hartzen duen eremua da: Kantauri isurialde guztia eta penintsularen ipar-ekialdea, Galiziatik Kataluniaraino eta Balear Uharteetaraino.
Gainerako lurraldeetan, denda frankiziadunen garapena sustatu dugu. Horiek zabaltzeko lehentasunezko eremuak dira Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta penintsula ekialdea. Zehazkiago, Andaluzian zabaldu ziren denda gehien 2015ean, 21 supermerkatu frankiziadun berrirekin.
2015ean amaitutzat eman ditugu 2012an definitutako plan estrategikoan elikagaien merkataritza-sarea saneatzeko hasi genituen operazioak. Egon nahi genuen lekuan gaude orain.
«Zurekin» merkataritza-ereduaren oinarria identitate kooperatiboa da, eta horrek EROSKIren merkataritza-politiken garapen-esparrua definitzen du, errotik desberdina den eredu batera hurbiltzen joateko.
Denda frankiziadunen sarea hedatzeko erritmoa bizkortu dugu 2015ean: 94 establezimendu zabaldu dira, 15 milioi euroko inbertsioa eginda, eta 664 lanpostu berri sortu dira.
Online salmentak % 12 baino gehiago hazi dira 2015ean. Hainbat arrazoik azaltzen dute igoera hori: EROSKI Club Bazkide Bezeroen oinarri handiagoa; eskaintza zabalagoa (10.000 baino gehiago dagoeneko), kontsumitzaileari aukeratzeko askatasun handiagoa emanez; eta dagoeneko 17 urte dituen online salmentetan bildu dugun eskarmentua.
EROSKI Bidaiak agentziak 166 bulegoko sarea du, webguneaz gain. Gainera, enpresa-bidaiak eta kongresuak antolatzen espezializatuta dauden 28 bulegok osatutako sail bat ere badu, TRAVEL AIR izenekoa.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak