Arrainaren suqueta
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Zartagin batean bi aldeetatik arin egingo ditugu oliba-olio birjina estra eta gatzarekin zapoa, urraburua, zigalak eta ganba handiak. Atera eta gorde.
Olio horretan bertan gainetik egingo ditugu patatak, zentimetro erdiko zatietan txikituta. Atera eta gorde.
Lapiko berean baratxuriak, tipula eta tomate natural txikituak egingo ditugu eta egosten utziko ditugu tomatearen ura lurrundu arte.
Jarraian apur bat egindako patatak botako ditugu saltsa horretara. Estali arrain fumetarekin edo saldarekin eta 10 minutuz egosten utziko ditugu.
Kendu arrainari hezurrak eta azala eta txikitu egingo dugu. Lapikoan jarriko ditugu zati guztiak pataten gainean. 5-10 minutuz egosiko ditugu.
Bien bitartean, labana batekin txikitu ondoren almaiz batean xehatuko ditugu: baratxuriak, almendrak, hurrak, pinaziak eta azafrai apur bat eta oliba-olio birjina estra apur bat.
Suqueteko salda koilarakada handi bat botako diegu xehatutako horiei eta gero dena lapikora bota eta zirkuluak eginez nahastuko dugu (arraina apurtu ez dadin) eta horrela zapore guztiak ongi bateratzeko.
Itsaskiak pataten eta arrainaren artean jarriko ditugu. Beste 3 minutuz egosten utzi, perrexil txikitua bota eta mahaira aterako dugu.
sReceta online en:
